CAV

"Bada garaia ekiteko, hitzetatik ekintzetara pasatzeko"

'HitzEKIN' lelopean, Amurriotik abiatuko da 22. Korrika martxoaren 31ean
"Bada garaia ekiteko, hitzetatik ekintzetara pasatzeko"
Escuchar
01:27

Pandemiak Korrika atzeratzera behartu zuen AEK baina 2022an are indar gehiagorekin itzuliko da euskararen aldeko lasterketa. Martxoaren 31n Amurriotik abiatu eta 11 egunez 2.500 kilometro egin ondoren, Donostian amaituko da, apirilaren 10ean. "Momentuko berezitasunei egokituko gara -adierazi du Onda Vascako Gipuzkoako Kale Nagusia saioan AEK-ko koordinatzaile nagusiak, Alizia Iribarrenek-, baina gure asmoa da ohiko Korrika bat egitea".

Aurtengo leloa HitzEKIN izango da, hitzak eta ekin lotzen dituena. "Hori da esan nahi duguna, badela garaia ekiteko eta hitzetatik ekintzetara pasatzeko -Iribarrenen aburuz-. Guztiok ekin behar diogu euskarari: ikasleak, euskaldun osoak, euskalduntzen ari direnak, erdaldunak, administrazioak, eragileak...".

Eta konpromiso horren erakusle dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, Korrikaren antolatzaileek azaldu dutenez. Horregatik euren 34 urteko lana omenduko du Korrikaren 22. edizioak. "Orainaldiari eta etorkizunari begira dauden eragileak direlako", azpimarratu dute, eta "euskararen transmisioan izan duten rolagatik, goitik behera (guraso-ume) eta behetik gora (ume-guraso)".

Korrikan parte hartu nahi baduzu, ikusi hemen nola. Alizia Iribarrenen, AEK-ko koordinatzaile nagusiaren hitzak audioan entzun ditzakezu.

2021-11-17T13:49:29+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo