Vida y estilo

Leire Gómez: "Horrekin bizitzeak azala kentzeko gogoa ematen dizu"

Azalarekin zerikusia duen patologia bat da eta munduan 400 milioi pertsona baino gehiago bizi dira horrekin [Texto: andoni lópez virués]
Emakume batek bere azala azertzen du ispilu baten aurrean.
Emakume batek bere azala azertzen du ispilu baten aurrean. / Cedida

Zaila da definizioz arrosadia katalogatzea. Adituek gaixotasun dermatologikotzat jotzen dute, beste batzuek, patologiatzat, eta beste batzuek, izaera topikotzat… Argi dago ezen, azken urteotan gero eta ezagunagoan bihurtu den arrean, arrosadiak behar bezala ikertu ez den patologia bat badela.

Apirilean Arrosadiaren Nazioarteko Hilabetea ospatu zen eta datu berriak eman ziren ezagutzera, hala nola, mundu mailan 400 milioi pertsona bizi direla patologia honekin.

Arrosadia, zer da?

Miriam López dermatologoaren hitzetan, arrosadia larruazaleko gaixotasun kronikoa da, pertsona-kopuru esanguratsu bati eragiten diona. Arrosadia aurpegiko gorritze iraunkorrarekin, larruazalean ikus daitezkeen odol-hodiekin, papula sukoiekin eta erremin edo azkura sentsazioekin lotzen da.

Dermatologoaren hitzetan, arrosadiaren benetako arrazoia zein den ezin da jakin, eta ez dago harentzat sendabiderik, baina sintomak garaiz identifikatzea eta tratamendu egokia ematea funtsezkoa da, gaitz hori duten pertsonen eragina kontrolatzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Leire Gómez bilbotarraren kasuan, arrosadia konfortik eza eta eguneroko bizitzan zenbait muga eragiten dituen patologia da. Berak patologia horrekin bizi izan du nerabezarotik, eta, berak dioenez, “arrosadia 1000 modutan agertzen da, pertsonaren arabera”. Gómezek adierazi du ikerketari dagokionez, patologia hau hasiera fase batean dagoela, “ez baitzaio garrantzirik eman”. Leire Gómezek dioenez, minbizia baino harago, azala ez da sakonki aztertu: “ahaztutako zatia gara, duela gutxi arte behintzat”.

Arrosadiaren kasua

Leire Gómezek bere buruaz oroitzen da 18 urte zituela, eta oroitzapen horretan, masailak jada gorri zituen. Berak dioen bezala, bere arrosadia “arina” zen, eta harekin bizi izan da. Bere bizitza gehien mugatzen zuen flushing-ak ziren, hau da, aurpegiko zonaldea gorritzen zitzaionean. Momentu horietan, sua bezalako sentsazioa sentitzen zuen bere aurpegian, bereziki, masailetan: “pizgailu bat hurbiltzen ariko bazina bezala da”. Flushing horiek tenperatura-aldaketekin aktibatzen ziren, bai beroarekin, baita hotzarekin ere.

18 urte zituenetik sufritzen du, baina ez zuen jakin zer zen 25 urte bete zituen arte, medikuak ez zuelako dermatologoarengana bideratzen. Leire Gómezek larru tirantea sentitzen zuen, deserosotasun handia… Larruazalean ere aldaketa nabariak zituen: azala lehor izatetik, oso koipetsua izatera pasatzen zen.

Nerabezaroan aknea gertatzen den bezala, berak uste zuen sentsazio hori noizbait pasatuko zela, baina denborarekin ikusi zuen egoera hori kroniko bihurtzen ari zela eta sintoma gehiago agertzen zirela. Flushing-ak eguneroko kontu bat bihurtu ziren, ez baitzuen neurririk hartzen. Berak dioen bezala: “Hobera egiten ez badu, okerrera egiten du”.

Diagnostikoaren zain

Gómezek bere diagnostikoari buruz “luzea eta laburra” izan zela azaltzen du. Bistan zen haren diagnostikoa arrosadia izango zela. Osakidetzako dermatologia sailean patologia horrekin bizi beharko zuela esan zioten: “Urte asko eman nituen informazio gehiagorik eta tratamendurik gabe. Arrosadia horrekin bizitzeak azala kentzeko gogoa ematen dizu”.

Zituen mugen artean, Gómezek kontatzen du ez zuela ilea lehortu nahi dutxaren ondoren, edo erreta bazegoen galdetzen ziola jendeak. Adibidez, labea edo hozkailua irekitzean izandako tenperatura-aldaketek eragin egiten zioten arrosadiaren flushing horiek.

Duela 7 urte, Gómezek “ordainpeko” dermatologo batengana joatea erabaki zuen, eta, bertan, orain bandera gisa erabiltzen duen ondorioa aurkitu zuen: “Arrosadiarekin bizi daiteke, baina kontrolatutako arrosadia batekin”. Aitortzen du ez zuela berriro Osakidetzan saiatu: “Min handia ematen zidan kontsulta hori ordaindu behar izateak, baina nire bikotekideak aholkatu zidan, ez baitzen estetikoa soilik, mugatuta sentitzen nintzen. Niri kirola egiera, uretako jarduerak egitera… mugatu nau arrosadiak. Izan ere, horrek esan nahi zuelako jarduera hori egin eta ordubetera deseroso egongo nintzela, minarekin”.

Hobetzeko bidea

“Espero nuena baino askoz hobeto joan zen tratamendua”, dio Gómezek. Onartu zuen bere arrosadia bizitza osorako zela, Osakidetzako dermatologoak hori berretsi baitzion, baina beste dermatologoak baieztatu zion kontrolatutako arrosadia batekin bizi zitekeela: “Ez dakit oraintxe bertan egoera horretan nagoen. Nik uste dut kontrolatuta dudala, baina dermatologoek diote ezin dela sendatu…”.

Gómezek tratamendu luzea egin zuen urtebetez. Lehenik, kosmetikoekin eta garbiketekin hasi zen: “Niri aurpegiko garbiketa produktuek mina egiten zidaten. Ezin nuen ezta hidratatzailerik erabili”. Produktu horien ondoren, Gómezek farmaziako formula magistral bat erabili zuen. “Dermatologo batek bakarrik agindu dezake horrelako medikamendu bat”, dio Gómezek. “Isotretineina” ere erabili izan zuen, aknea tratatzeko erabiltzen den antzeko medikamentua.

“Horren ondoren, ez dut tratamendua aldatu behar izan, nire kabuz asko ikasi dut ere, eta nire dermatologoarekin azterketak egiten jarraitzen dut”. Gaur egun, Leire Gómezek ez du arrosa-tratamendurik jarraitzen.

Udaren arriskua

“Udan, kontu handiz ibili behar gara eguzkiarekin. Eguzkia ekidin behar dugu, ez gara erotu behar, baina itzala hautatu ahal baduzu, hobe”. Gómezek azpimarratu du, halaber, eguzkitik babestea oso garrantzitsua dela edozein pertsonarentzat, baina “arrosadia duten pertsonentzat garrantzi handiagoa hartzen du”.

Gómezek hidratazioa handiagoaren garrantzia ere aipatu du. Bere kasuan, dermatologoak gomendatu zion larruazaleko eguzki-babesa ahozko kapsulekin osatzea.

“Niretzat, kirola edota tenperatura-aldaketak jada ez dira arazo bat”. Leire Gómezek dio konturatu zela hori guztia arazo bat zela jada ez zenean, konturatu zelako lehen zenbait egoera saihesten zituela: “Sintoma horiek ez zituela konturatu nintzenean, bizi-kalitatea irabazi nuen”.

Arrosadiaren jatorria

“Demodex” akaroa guztiok larruazalean dugun akaro bat da, baina arrosadia duen jendeak akaro horren gehiegizko hazkuntza du. Horrela azaldu du Leirek arrosadia. Gaixotasunaren jatorriari dagokionez, Leire Gómezek horretan ikertzeko inbertsio-beharra adierazi du: “Ausartuko nintzateke esatera oinarrizko arazoa dela arrosadia mota asko daudela, eta ez dela behar adina ikertzen”. Leireren arrosadia, adibidez, genetikoa da, baina kasu batzuetan ez da horrela.

Nolabait esatearren, beste gaixotasun edo bakterio batek eragindako patologia bat izan daiteke arrosadia. Adibidez, helicobacterrak, zeliakiak, edo SIBOak arrosadia aktibatu ahal dute. Gómezek adierazi du hestea, azala eta arrosadiaren artean ardatz bat dagoela, eta arazoa konpontzeko nondik datorren jakin behar dela. Horregatik, berak funtsezko faktoretzat jotzen du ikerketa. “Baliteke arrosadia izatea, baina arazoa hestekoa izatea. Batzuetan estresa ere bada, edo estresaren kudeaketa txarra… Baina hesteko zerbait bada, sail arteko kontsulta egin behar litzateke, eta horretan inbertitu”. Halaber, adierazi du tratamenduak ez lukeela hain garestia izan behar.

“Arrosadia nondik datorren ikertu behar dugu, jatorria zein den jakin behar dugu, farmakoaz harago, tratatzeko. Larruazalari esker gorputzean gertatzen ari diren zenbait gauza jakin ahal ditugu. Nik arrosadiari esker nire azala entzuten ikasi dut”, dio Gómezek.

Aurreiritzien indarra

Fisikoaz gain, arrosadiak eragin psikologikoa du. “Nire kasua moderatua izan da, baina batzuek arazo estetiko larriak dituzte, hala nola, nerbio-agerraldi handiak, edo zerbaitengatik ziur ez zaudenean flushing-ak agertzea. Batzuek antsietate eta lotsa asko garatzen dute”, dio Gómezek, “azkenean, estetikoa ahal dugun bezala kudeatzen dugu”. Gómezen arabera, mina fisikoa zein psikologikoa da.

Bere kasuan, ez ditu gogoratzen bere flushing-ari buruzko iruzkin mingarriak, baina zorigaiztoko batzuk bai gogoratzen dituela. Leire Gómez lotsatzen zenean “bonbila bat bezala” pizten zen. Beti azalaren inguruko iruzkinen bat entzun behar zuen. Azken batean, jendeak zerbati bere azalean ondo ez zebilela sumatzen ziola sentiarazten zioten.

Komunitate baten beharra

Leire Gómezek profil bat sortu zuen Instagramen (@enmipiel365dias), azalaz beste pertsona batzuekin hitz egin ahal izateko: “Azkenean, guztiok ditugu interes bereko lagunak, baina zaila da gai kosmetikoak edo arrosadiarekin lotutako gaiak interesatzen zaizkion jendea aurkitzea”.

Instagrameko profilari esker, Leire Gómezek berak dituen interes eta kezka berberak dituen jendea aurkitu du, eta bere esperientzia partekatu ahal izan du, baita “beste pertsona batzuetatik asko ikasi ere”.

Gainera, Leire Gómezek uste du ikusgarritasuna eman behar zaiela mota honetako patologiei, Dani Martin abeslariak egin zuen bezala, hura ere arrosadiarekin bizi baita. Uste du hori beharrezkoa dela: “Arrosadia duen pertsonari estigmatizatu egiten zaio; armiarma baskularrak ikusten ditugunean, adibidez, alkoholarekin lotzen ditugu. Dani Martinek lortu zuen jendeak patologia honekiko enpatia izatea eta izena jarri dio jende askok sufritzen zuen arazo bati”.

Etiquetas
2024-06-09T06:03:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo