Gipuzkoa

Goenaga: "Gipuzkoan esnea produzitzeari utziko diogu"

Ehun pertsona baino gehiago parte hartu dute baserritarrek antolaturiko Esne Martxan, bertan esnearen gutxieneko prezioa 0,70 eurotara igotzeko eskatu dute
Goenaga: "Gipuzkoan esnea produzitzeari utziko diogu"
Escuchar
00:29

Gaur goizean gauzatu da ENBA eta EHNEk antolaturiko Esne Martxa.

Bertan ehun ibilgailuk, kotxe eta traktoreak bereziki, parte hartu dute aldarrikapenetan, zeinetan ozen eta argi sektorearen eta produktuaren duintasunaren beharra adierazi duten.

Onda Vascan Iñaki Goenagarekin hitz egin dute, ENBAko presidentearekin, eta adierazi du zein beharrezkoa den esnearen prezioaren igoera. Urteak daramatzate baserritarrek borroka horrekin, baina, azkenaldian, pentsuaren, argindarraren eta gasoleoaren prezioaren igoera dela eta itota daude, horien empresak aurrera atera ezinik. 

Goenagak adierazi du, egun, merkatuan aurkitzen diren prezioak Espainiako Ministeritzako Prezioen Behatokiak ezarritako gutxieneko prezioa baino baxuagoa dela eta, behintzat 0,70 eurotara igo beharko zela bizirauteko. Momentuz, distribuzio kateko hainbat eragilerekin hitz egin dutela esan du ENBAko presidenteak, bertan aldaketarako prest daudela baina saltokiak ere batu behar direla.

Momentuz, elkartekoek hilabete bat emango diete eragileei prezioa igotzeko, bestela "Gipuzkoan esnea produzitzeari utziko diogu" hala iragarri du Goenagak.

 

2021-08-25T11:49:04+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo