Bizkaia

Gautegiz Arteagak egitarau zabala prestatu du uztailerako

Bizkaiko lokotx bilketa ospatuko da larunbatean eta horrekin batera kontzertuak eta umorea izango dira protagonistak hilabete osoan zehar
Karmen egunak ere bere lekua izango du egitarauan
Karmen egunak ere bere lekua izango du egitarauan / Gautegiz Arteagako udala

Actualizado hace 3 minutos

Gautegiz Arteagak egitarau zabala prestatu du uztailerako, herritar zein bisitariei udako arratsaldeak girotzeko aukera eskainiz.

Kultur agenda larunbat honetan, uztailak 11, abiatuko da indartsu Bizkaiko lokotx biltze txapelketarekin, pilotalekuan ospatuko dena, eguerdiko 12.00etan. Biharamunean, berriz, igandean, musika sakratuaren txanda izango da Andra Mari elizan, iluntzeko 20.00etan, Urdaibaiko Organoak zikloaren eskutik.

Uztailaren 14an, asteartearekin, 'Uztaileko astearteak' ekimena hasiko da plazan, 20.00etan, pelikula baten proiekzioarekin. Eta Karmen egunak ere bere lekua izango du egitarauan. Horrela, uztailaren 16an, ostegunean, eguerdiko hamabietako meza nagusiarekin ospatuko da Karmen eguna. Jai giroko ekitaldi nagusiak, ostera, uztailaren 19rako, iganderako, utzi dituzte. Egun horretan, eguerdiko ordu bateko mezaren ostean, Artie dantza taldearen saioa eta Etxebarria aita-semeen trikitilari doinuak arduratuko dira herriko plaza girotzeaz eta jaiari indarra emateko.

Azkenik, hileko astearteak borobiltzeko, uztailaren 21ean 'Bika' taldearen kontzertua eta uztailaren 28an bakarrizketa saioak izango dira herriko plazan. Ekitaldi biak 20.00etan izango dira.

2026-07-09T17:20:55+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo