Dirua biltzeko kanpaina berria
Ukraina-Euskadi Elkartetik eta Chernobileko Umeak Elkartetik dirua biltzeko kanpaina bat abiarazi dute, 26.000 euro biltzeko
Euskararen eta ezagutzaren aldeko sinergiak sortzeko aliantza berria
Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaleen Topaguneak lankidetzan aritzeko konpromisoa hartu dute sinatutako hitzarmen baten bidez
Oion, etxebizitza erosteko udalerri merkeena
Estatuko 20 udalerrik soilik dituzte 450 euro/m2-tik beherako prezioak. Idealistak egindako azterlan batek autonomia-erkidego bakoitzeko merkaturik merkeena hartzen du
Herri Urrats 2023: maiatzaren 14an ospatuko da Senperen 40. edizioa
Aurtengo lema 'Urratsak zubi' izango da eta kantua Su ta Gar taldeak konposatu du
Gero eta emakume gehiago Ertzaintzan
Altueraren betekizunik gabe egiten den lehen deialdia da, emakume polizien kopurua handitzeko, plantilletan gaur egun dagoen desoreka zuzentzeko helburuarekin
Egun hauetan mendira igoko diren mendizaleentzako gomendioen dekalogoa
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak dekalogo bat dauka martxan eguraldi txarra dagoen egun hauetan mendira igotzen diren mendizale guztientzat
Euskararen aurkako "oldarraldi judizialei" aurre egiteko protokoloa onduko du Kontseiluak
Hezkuntza legeari jarraipena egin eta adostasun sozialak zabaltzea izango ditu lehentasun Euskalgintza Kontseiluak 2023an
Familien % 84,5ek etxebizitza jabetzan dauka
Guztira, 123.479 etxebizitza daude alokairuan, familien %13,5, hain zuzen, Eustaten arabera
Gero eta euskaldun gehiago araban
Euskaldunen proportzioa ehuneko sei puntu baino gehiago handitu da 2011 eta 2021 artean. 10-14 urtekoetan % 90,5eko gehienekoa du
Arizkunen abiatu da Euskal Nobela Beltzaren Astea
(H)ilbeltza bekari esker idatzitako ‘Suak erreko ez balu’ eleberria hizpide hartu zuten
Euskaraberritzen
Neoloteka ataria aurkeztu berri du UZEIk, euskarazko neologismoen biltegia. Barrura begirako proiektua izan dena eskuragarri jarri dute sarean, eta ekarpenak jasotzeko prest agertu dira
Euskaraz mintzatzea helburu Lazkaon
Aurten ere, euskararen ikaskuntza sustatzeko eta hizkuntzaren erabilera areagotzeko helburuarekin, Lazkaoko Udalak diruz lagunduko ditu euskara ikastaroak. Izan ere, Kepa Zubiarrain jeltzalea buru duen…