CAV

Kilometroak 23 jaiak lehen ekitaldia ospatuko du otsailaren 20an

Orereta Ikastola da anfitrioia eta jaiaren antolakuntza ikastolako 60. urteurrenarekin kointziditu du
Kilometroak 23 jaiak lehen ekitaldia ospatuko du otsailaren 20an
Escuchar
01:23

Kilometroak 23 jaia urriaren lehen igandean egingo den arren, urte osoan zehar hainbat ekimen antolatuko dira Errenterian egun berezi horretarako beroketa gisa.

Orereta Ikastola da aurtengo anfitrioia eta arduradun papera ikastolako 60.urteurrenarekin kointziditu du. Oso urte berezia, hortaz, ikasle eta irakasle guztientzat.

Horiek horrela, aurkeztu egin dituzte urtean zehar egingo diren ekimenetako batzuk, zehazki, Euskal Herri mailako eragileak barneratzen dituzten ekimenak ezagutarazi dituzte. Guztiak, eskertzarekin izango dute lotura, "komunitatea, euskara eta errelatoaren bidez egindako eskertza".

Lehengo ekimena otsailaren 20an izango da eta Euskadunon Egunkariaren lana eskertzea izango du helburu. Hala azaldu du Itziar Navarrok, ikastolako zuzendariak, Gipuzkoako Kale Nagusian. Egunkariaren itxieraren 20. urteurrena ospatuko da eta Lekuona Fabrikan 'Egunero behar genuen' liburua aurkeztuko da. Hurrengo egunetan, otsailaren 22 eta 23an egunkariarekin zerikusia duten ekintzekin jarraituko dute eta, otsaileko ekitaldiak Kantu bat gara emanaldiarekin bukatuko dira otsailaren 24an.

Uztailan ere egingo dira gauzak Euskaltzaindiarekin batera. Hala ere, jakiteke ditugu herrikideek garatuko dituzten ekintzak.

2023-02-01T13:34:22+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo