Gipuzkoa

Iñaxi, 97 urteko gipuzkoarrak TikToken 80.000 jarraitzaile baino gehiago ditu

Dantzatu, abestu eta kirola egiten du Iñaxi kameraren aurrean zahartzaroaren inguruko aurreiritziak apurtzeko helburuarekin
Iñaxi, 97 urteko gipuzkoarrak TikToken 80.000 jarraitzaile baino gehiago ditu
Escuchar
00:53

Iñaxi Lasa Segurakoa da eta 97 urte dituen arren, ez da geldirik egoten. 2018. urtean hasi zen gimnasioan, kirola egiten haren osasuna mantentzeko eta orain TikToken pertsona askorentzako eredu bilakatu da, zehazki, 82.000 pertsonentzako.

Ninaiz5 izenpean topa dezakezue Iñaxi kirola, dantza eta ahotsak bikoizten TikToken baina ongi pasatzen duten bitartean, Iñaki, haren semeak lagunduta, sare-sozialek eta kirolak adinik ez dutela aldarrikatzen dute.

Hala ere, emakume borrokalari honek egunero egiten die aurre oztopoei, ikusmen arazo larriak ditu eta haren bideoak ikustea maite duen arren, geroz eta zailagoa egiten zaio horietaz disfrutatzeak, bestalde bi aldakak hautsi zituen eta ongi mugitzea ez da erreza Segurakoarentzat, nahiz eta haren bideoetan energia beterik ikusi. Makuluarekin eskuan heldu da Onda Vascako estudioetara Gipuzkoako Kale Nagusiko kideekin hitz egitera, baina duen sostengu nagusia bere semea da, Iñaki.

TikToken Iñaxi irribarretsu eta oso irekia ikusi arren, lotsatia dela adierazi du eta oso xumea denez eredu sentitzen denean galdetzean ezetz esan du, nahiz eta hala esaten dioten bai gimnasioan eta bai sare sozialean.

Hala ere, Iñakik azpimarratu duen bezala, ezin da ahaztu zein testuinguruan jaio zen Iñaxi, 1924. urtean, Primo de Rivera zegoen boterean, emakumeek ez zuten boto-eskubiderik eta errepresio kulturala pairatu zuen, bai emakume izanagatik eta bai euskalduna izanagatik ere. 

Gauzak horrela, Iñaxi eta Iñakik aldarrikatu dute adina ez dela muga ez kirolaren arloan ezta sare-sozialen munduan ere.

Entzun elkarrizketa osoa Gipuzkoako Kale Nagusian

 

2021-10-21T11:32:30+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo