Actualidad

"Hurrengo kontzertuetan sorpresak egongo dira"

Xabi Solano Onda Vascan izan da Esne Beltza eszenatokietara itzultzear dagoenean

Pasa den ekainean Bilbon jo zutenetik, eszenatokietara igo gabe daude Esne Beltza taldekoak. Hala ere, denbora hau lanerako eta sorkuntzarako erabili dute. Los Angelesera hainbat bidai egin dituzte Rafa Sardina produktore bermeotarrarekin elkarlanean egoteko. 

Oraindik gauza batzuk falta dira proiektua ixteko, baina udazken honetan Esne Beltzaren zortzigarren lan luzea kalean izango da. Munduko musika desberdinen fusio bat izango da eta hainbat kolaborazio berezi izango ditu diskak. 

Pixkanaka joango gara kantu berri horiek ezagutzen, eta bitartean, talde gipuzkoarraren musikaz zuzenean gozatzeko aukera izango dugu hurrengo martxoaren 18tik aurrera. 

2023-03-10T12:34:53+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo