Gipuzkoa

Europako Geoparkeen Astea ospatuko da Gipuzkoan ekainaren 2ra arte

Geoparkea kalera ateratzea eta herritarrei gerturatzea da astearen helburua
Europako Geoparkeen Astea ospatuko da Gipuzkoan ekainaren 2ra arte
Escuchar
00:48

Maiatzaren 19an hasi ziren Euskal Kostaldeko Geoparkean, Europako Geoparkeen Astea dela eta, ekimen bereziak egiten. Hitzaldiak, irteerak, bisita gidatuak eta tailerrak antolatu dituzte egun hauetarako. Onda Vascako Gipuzkoako Kale Nagusian, Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerentearekin hitz egiteko aukera izan zuten, Leire Barriusorekin, eta berak laburbildu zuen egun hauetarako programazioa:

Gaur, maiatzak 21, Aranzadi Zientzia Elkartekoekin batera, BIOTOP izeneko ekimena antolatu dute, zeinen bitartez Geoparkearen bioaniztasuna ezagutaraziko den. Hainbat talde egingo dira euskaraz eta gaztelaniaz, hauek, hegaztiei eta landareei buruzkoak izango dira.

Igandean, maiatzak 22, doazko bisita gidatua egingo da Olatzeko aranean eta Goienetxe baserria bisitatuko dute bertako bizimodua hobeto ezagutzeko.

Esan bezala, ekainaren 2ra arte egingo dira ekintza bereziak eta horiek guztiak ezagutu nahi badituzu sakatu hemen.

2022-05-20T13:40:06+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo