Gipuzkoa

Elkar, 50 urte eta Gipuzkoako Urrezko Domina

Argitaletxeak iaz aldatu zuen egoitzaz eta aurten ospatu ditu urteurrena eta aitorpena
Elkar, 50 urte eta Gipuzkoako Urrezko Domina
Escuchar
02:05

Elkar Taldeak jasoko du Gipuzkoako 2022ko Urrezko Domina, abenduan. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen du saria eta Eider Mendozak, foru bozeramaileak, esan duenez Elkar Taldea euskal kulturaren sustapena eta garapena modu eraginkorrean 50 urtez bultzatzeagatik jaso du berreizgarria.

Gipuzkoako Kale Nagusian Jose Mari Sorsekin, Elkar Fundazioko Lehendakariarekin, hitz egin dugu eta fundazioaren ibilbidea birpasatu dugu. Lehengo pausoak Frankismo garaian eman zituen eta, lehengo pausoak Iparralde eta Hegoaldeko eragileak eman zituzten.

"Bere helburua garaiko euskal kultur egoeran zegoen hutsunea betetzea zen" eta horrela 40 kideek egin zuten lan gaur egungo egoerara heldu arte. Gakoa militantismoa izan zela azpimarratu du Sorsek eta, argi esaten du lan handia dugula egiteke euskararen normalizazioa lortzeko. 

2022-11-24T13:12:35+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo