CAV

Egin zaitez dFERIAko zure sarrerekin

Jaialdiaren XXIX. edizioa martxoaren 13tik 16ra bitartean izango da eta aurtengo gaia FAKE izango da
Egin zaitez dFERIAko zure sarrerekin
Escuchar
00:21

dFERIAk 29. edizioa ospatuko du martxoaren 13tik 16ra bitartean. Egun horietan zehar, 44 emanaldi eskainiko ditu, guztira 28 ikuzkizun, bakoitza konpainia ezberdin batena. Aurtengo gaia FAKE izango da eta honako hau salatzea du helburu: teknologia berrien erabilera masiboak eta espiritu kritiko apalak gizartea errazki manipulatzea eragiten du. Gai sakona eta orokorra aldi berean, gizarte osoari eragiten diona eta munduko eta Europako beste lurraldeko biztanleekin bat egiten duena.

Gipuzkoako Kale Nagusian Norka Chiapusso, dFERIAko zuzendariak, azpimarratu du, aurtengo edizioaren helburua Europara salto egitea dela eta, horrexegatik, ikuskizun askok ez dituzte hitzik erabiliko, soinua, musika eta onomatopeiak erabiliko dituzte, soilik. Bestalde, Chiapussok azpimarratu du obren % 68,5 estreinaldiak izango direla. Diziplinei dagokienez, % 46,5a dantza izango da, beste % 39a antzerkia, % 11a diziplina anitzak eta zirku ikuskizun bat izango da ere.

Konpainien jatorriari dagokionez,% 43a euskal konpainiak dira (12), % 36a espainiarrak (10) eta % 21a nazioartekoak (6). Bestetik, Led Silhouetten 'Los perros' eta El Mono Habitadoren 'Lurtarrok' izango dira edizio honetako euskarazko ikuskizunak.

Esan bezala, obrak martxoan izango diren arren, sarrerak, jada, daude salmentan. Aldez aurreko sarreren erosketak deskontu bereziak eskainiko ditu, otsailaren 12ra arte sarrera solteek prezio murriztua izango dute, eta %25eko deskontua eskainiko da Feriako hiru ikuskizun edo gehiago erosteagatik (martxoaren 11ko eta 12ko Diptychizan ezik), Donostia Kulturako bazkideen % 10eko deskontuarekin metatu ahal izango da gainera. Sarrerak webgunean eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan erosten dira.

2023-01-27T12:51:51+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo