CAV

Bengo: "Ameriketako Rapa eta Euskal musika izan dira nire erreferenteak"

Pop urbano euskaldunaren sentsazio berria da Bengo eta kontzertua eskainiko du gau honetan Dabadaban
Bengo: "Ameriketako Rapa eta Euskal musika izan dira nire erreferenteak"
Escuchar
01:34

Aitor Bengoetxea da Bengo. 1997an jaioa, oiartzuarra euskal pop urbanoaren sentsazio berria da. Gaztea izan arren, urteak darama musikari lotuta baina azkeneko urteetan lortu tu arrakasta handiena, 2022an Donostia Festibalean eta Durangoko Azokan aritu da, eta 2023an, gainera, Bilbao BBK Live jaialdian ikusiko dugu. Baina Bengo entzuteko eta ikusteko aukera izango dugu gaur Dabadaba aretoan, Donostian.

Gaueko 21:30ean izango da kontzertuak eta sarrerak 12-15 eurotan saltzen ari dira. Ordu eta erdiko kontzertuan bere azken albumeko abestiak entzuteko aukera izango dugu. Oso Polita zigiluaren laguntzarekin argitaratu du Bengok haren LPa: "Bizirik". Albumak 8 kantu ditu, besteak beste, aski ezagunak diren Hemengatxik, Sayek eta Bakarrik singleak.

Konpositore gaztearekin hitz egiteko aukera izan dugu Gipuzkoako Kale Nagusian eta haren ilusioa adierazi digu, poz handiz hitz egin digu gaur eskeiniko duen kontzertuari buruz eta aurreratu digu hurrengo asteetan Durangon, Laudion eta Arrasaten ere egongo dela.

Bengorekin errepasatu dugu haren ibilbide musikala eta euskarak haren sorkuntza prozesuan duen papera zein den azaldu digu. "Oiartzungoa naiz, nire ama hikuntza da eta modu naturalean ateratzen zait euskaraz abestea". Bestalde, gertuko gertakizun eta bizipenen gainean abestea du gogoko, "batzuetan metaforak erabiltzen ditut, bestetan ez, baina beti kontatzen ditut istorioak".

 

2023-02-06T07:13:20+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo