Gipuzkoa

'Alde edo alde': euskararen inguruan umorez eta ironiaz hausnartzeko gonbitea

Bagera elkarteak erakusketa antolatu du EHUko Carlos Santamaría eraikinean, Donostian. Abenduaren 13ra arte dago ikusgai
'Alde edo alde': euskararen inguruan umorez eta ironiaz hausnartzeko gonbitea
01:28

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak 30 urte beteko ditu laster. Sorreratik elkartearen helburu nagusia Donostian euskararen normalizazioa lortzea izan da eta bide horretan egitasmo ugari sortu eta jarri ditu martxan.

'Alde edo alde' erakusketak, umorea eta kritika erabiliz, euskararen gaineko diskurtsoen inguruan gogoeta sustatu nahi du. Donostian dago ikusgai, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría eraikinean. 

Komiki sorta hau 2016 eta 2017an sortuak dira. Lehena, Donostia 2016 hiriburutzak EusKarriak proiektuaren baitan sortu zen egitasmoa izan zen. Bi pertsonaia sortu ziren; Intza del Campo, Batxilergoa ikasten ari zen gazte errebeldea eta Jon Andoni Tolaretxipi, euskara irakaslea, euskara perfektuarekin egiten du amets. Sare sozialetan izan zuen arrakasta ikusita 2017an Bagera Elkartearen 25. urteurrena zela eta, euskaldunok egunerokoan bizi ditugun egoerak lantzeko euskarri moduan bigarren komiki sorta bat sortu zuen.

Amaitzeko, hainbat mapa erakusten dira, hizkuntza aniztasunaz jabetzeaz gain euskaraz aritzeko ditugun aukerak begi bistan jarriz.

Gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Ainara Vázquez, Bagera elkarteko kidea izan dugu Onda Vascan. Audioan entzun ditzakezu Ainara Vázquez elkarteko kidearen hitzak. Elkarrizketa osoa, gure podcast-an.

2021-12-03T14:05:53+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo