Gipuzkoa

Zer da teknologia kuantikoa?

Donostia, Zientzia Hiria jardunaldiak ostiralean hasiko dira San Telmo Museoan
Zer da teknologia kuantikoa?
Escuchar
00:25

Teknologia kuantikoak uste baino presentzia handiagoa du Donostian. Hirian, laister munduko seigarren super-ordenagailu handiena jarriko da, geroz eta ikerlari gehiago daude teknologia kuandikoaren bitartez zientzia, hezkuntza eta industria iraultzeko eta gizartearen alderdi asko etorkizun hurbilean eraldatzeko lanean. Baina ez da erraza kontzeptu horiek ulertzea eta, horrexegatik, antolatu du Donostia, Zientzia Hiria zikloa Donostia International Physics Center-ek (DIPC-k) San Telmo Museoarekin batera.

Zikloaren baitan bi hitzaldi antolatu dira, lehenegoa ostiral honetan, apirilak 19. Teknologia kuantikoak: zer da hori? du izena eta hizlaria Javier Aizpurua izango da, Basque Quantum estrategiaren zuzendari zientifikoa eta Donostia International Physics Center-eko (DIPC) Ikerbasque irakaslea. 19:00tan hasiko den hitzaldian hurrengo galderak argituko ditu Aizpuruak: zer dakigu benetan zientzia, hezkuntza eta industria goitik behera alda litzakeen teknologia horri buruz?

Apirilaren 26an Teknologia kuantikoetara hurbilduz mahai-ingurua egongo da 19:00an, bertan Celia Rogero fisikaria, CFMko (CSIC – UPV/EHU) zuzendaria eta material kuantikoetan aditua; Kepa Ruiz Mirazo fisikaria, Biofisika Institutuko ikertzailea eta EHUko Zientziaren eta Biologiaren Filosofiako irakaslea; Aitor Moreno ingeniari informatikoa, adimen artifizialean eta konputazio kuantikoan aditua: eta Cristina Sanz, IBMko Berrikuntza Kuantikoko Zentroetako arduraduna eta teknologia kuantikoetan aditua egongo dira. Javier Aizpurua fisikariak moderatuko du mahaia, eta teknologia kuantikoek gure gizarteko hainbat alderditan ekarriko duten iraultzari buruzko elkarrizketa bultzatuko du.

2024-04-17T11:50:04+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo