Gipuzkoa

Usurbilek auzoetan aurrekontuak azalduko ditu

Kale Nagusiko igogailua eta Zubietako bidegorria ere hizpide izango dira
Txirrindulariak Santuenea auzoan.
Txirrindulariak Santuenea auzoan.

Hurrengo urteko aurrekontuetarako proposamena lantzen ari da Usurbilgo udal Gobernua eta horren berri emateko bilerak antolatu ditu auzoetan. Urriaren 29tik azaroaren 12ra bitartean, bederatzi bilera izango dira, guztira, eta tokian tokiko gaiez hitz egiteko ere baliatuko dituzte. Bilera guztiak 18.00etan izango dira.

2025eko aurrekontuak azaroko osoko bilkuran onartzea da udal Gobernuaren asmoa; hala, abenduan jendaurrean jarri, eta 2025 hasieran martxan egoteko moduan egon daitezen. Herri auzoetako bilerekin batera, oposizioko alderdiek ere tartea izango dute proposamena aztertu eta ekarpenak egiteko.

Bileren egutegia honakoa izango da: urriaren 29an, Aginaga (Eliza Zaharra) eta Kalezar (Pelaioenea); urriaren 30ean, Munalurra (Eguzki) eta Santuenea (frontoi ondoko lokala); azaroaren 5ean, Atxegalde (Udarregiko jangela) eta Txokoalde (Txokoargi); azaroaren 6an, Etxealdia (Potxoenea); hilaren 7an, Zubieta (Kaxkape) eta azaroaren 12an, Kaxkoa (Potxoenea).

Aipatu bezala, saioak tokian tokiko gaiez hitz egiteko ere baliatuko dira. Honela, Kale Nagusiko igogailua eta Zubieta eta Santuenea arteko bidegorria hizpide izango dira.

Santuenean ere, auzoko sarreraren berrantolaketaz eta autobus geltokiaz mintzatuko dira.

Aginagako gaiak Eliza Zaharra, alagunea eta semaforoak izango dira eta Kalezarren, Belmonte kalearen trafikoa.

Zenbait gai herri auzoei oso lotuak dira, baina beste batzuk herritar guztientzako interesgarriak izan daitezkeela uste du udal Gobernuak eta, beraz, bilera horien izaera irekia nabarmendu du. l

2024-10-21T07:32:24+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo