Tailerrak eta kontzertuak eskola txikien biziraupena ospatzeko

Errezil jasoko du Aizarnako eskolak emandako lekukoa Andoni Ollokiegiren kontzertuarekin, besteak beste
Tailerrak eta kontzertuak eskola txikien biziraupena ospatzeko
Escuchar
01:07

"Eskola Txikiak BIzirik" leloarekin, gaur 34. Eskola Txikien Jaia ospatuko da Errezilen. Festa honek Eskola Txikien komunitatea elkartzea du helburu eta baita eskola berezitu diren herri nahiz auzoen biziraupena ospatzea ere.

Eskola txikiak herri nahiz auzoetan izateak dakartzan onurak azpimarratu nahi dira, hezkuntza saretzeak duen garrantzia aldarrikatuz, horretan elkarrekin jarraitzeko dagoen konpromisoa berrestuz. Bestalde, ikasle, irakasle, guraso eta herritarren arteko loturak eta harreman positiboak indartu nahi dira.

Errezilgo San Martin eskolara hubiltzen direnek, 10:00etatik aurrera, herriko produktuen azokaz, batukadaz eta zirko tailerraz gozatu ahal izango dute. Horrez gain, 14:30etan, herri-bazkaria egongo da. Arratsaldean, Andoni Ollokiegik kontzertu bat emango du eta, amaitzeko, "Argizulo Dup Station" taldearen emanaldiaz gozatu ahal izango dugu.

2022-06-10T12:56:08+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo