Cultura

Sormenaren Kabia Beka zerurako ataria eta euskal sortzaileentzako inkubagailurik egokiena

Alkizan aurkeztu berri dute Sormenaren Kabiaren 4. edizioa non adierazi duten hitzari emango zaiola garrantzi berezia
Sormenaren Kabia Beka zerurako ataria eta euskal sortzaileentzako inkubagailurik egokiena
Escuchar
00:45

Laur urte daramatza Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak euskal artistak laguntzen haien sorkuntza prozesuan. Iaz Idoia Unzurrunzaga argazkilaria eta Maria Andrés Sanz dantzaria izan ziren irabazleak eta, aurten, bultzada berezi bat eman nahi diote hitza sormenerako herramienta gisa erabiltzen duten sortzaileei, halaxe adierazi digu Edurne Ayusok, Alkizako Kultur teknikariak Gipuzkoako Kale Nagusian egindako elkarrizketan.

Baina elkarrizketan aurten egindako azkenego apostu berriari buruz hitz egin dugu: egonaldiak. Horietan edonork parte har dezake eta Koldobika Jauregik, artista eta Ur Mara museoko arduradunak, adierazi digunez, zientzia, artea eta natura uztartuko dira, gainera, interesatuek gaietan aditu diren pertsonekin egoteko aukera izango dute.

2021-06-02T09:04:00+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo