Gipuzkoa

Sagar gutxi baina kalitate handia, horrelakoa izan da aurtengo sagordo uzta

2 milio kilo sagar, aurreko urtearen hirutik bat, erabili dira aurtengo sagardoa egiteko eta horietatik 70 sagardo ezberdin atera dira
Sagar gutxi baina kalitate handia, horrelakoa izan da aurtengo sagordo uzta
Escuchar
01:00

Euskal Sagardoa jatorri-deiturak 2020ko uztako sagardoa aurkeztu dute Miramar Jauregian.

48 sagardogilek egindako 70 sagardo ezberdin aurkeztu dira, denak bertako sagarrekin egindakoak eta kalitate-bermea dutenak gainera. Hala ere, kopuruari dagokionez, aurreko urtekoa baino txikiagoa izan da uzta, 1'2 milioi litrokoa, hori bai, zapore aldetik kalitate handikoa izan dela adierazi du Unai Agirrek, Euskal Sagardoa Jatorriko Deituraren Koordinatzaileak, Gipuzkoako Kale Nagusian non, udako denboraldian kontsumoa sustatzeko prestatu duten kanpainari buruz hitz egin digun: "Hik jatekoa, Nik Euskal Sagardoa".

 

2021-06-09T12:26:08+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo