Oriotarrak Palestinaren alde elkartuko dira ostiral honetan. Palestina Orio elkarteko kideek antolatu dute ekitaldia.
Palestinako egoera gogora ekartzeko eta oriotarren kontzientzia pizteko egingo dute elkarretaratzea.19.30ean izango da, Herriko plazan.
Deialdia
Elkarteko kideek herritarrei dei egiten diete ostiraleko elkarretaratzera hurbildu daitezen. Bertan palestinarrekiko elkartasuna adierazi eta gertatzen ari denaren inguruan hausnartu nahi dute.