Emakume bat atxilotu dute Gasteizen 60tik gora ibilgailutan lapurtzeagatik
Azken hiru hilabeteetan Gasteizko hego-mendebaldean izandako hainbat lapurretaren ondorioz hasitako operatibo berezia bukatu da atxiloketa horrekin, Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez
BatBatean musika jaialdi berria egingo da Gasteizen 2026ko maiatzean
Jimmy Jazz Gasteiz aretoak BatBatean jaialdiaren lehenengo edizioa antolatuko du 2026ko maiatzaren 15ean eta 16an Arabako hiriburuko Mendizabaleko aparkalekuan, gazteei zuzendutako musika hitzordu berria
Egin EztanDA! lehiaketa protagonista izan da Durangoko Azokaren bigarren egunean
Hirugarren edizio honek 30 parte-hartzaile bildu ditu Landako Guneko kanpoko karpan, euskal kulturaren inguruko erronkak gainditzeko
Gasteizko Udalak gurasotasun positiboa praktikatzeko tresna berria jarri du martxan
Gasteizko Udaleko Gizarte Politiken Saileko Haur eta Familia Zerbitzua gurasotasun positiboa praktikan jartzeko tresna berria martxan jartzen ari da, eta, nahi duten udal haur eskolek, Haurreskolak partzuergokoek…
Gasteizko Udaltzaingoak segurtasun operatibo zabala aktibatuko du Gabonetan
"Dispositibo honi esker, prebentzioa indartu ahal izango dugu, egon daitezkeen arriskuei aurrea hartu eta eraginkortasun handiagoz jardun ahal izango dugu gehien behar den lekuetan", gaineratu du
Industriaren produkzioa %3,4 hazi da urrian EAEn
Energian produkzio metatua %3,6 jaitsi da urrira arte
Fitch rating kalifikazio agentziak berretsi egin du Arabako Lurralde Historikoaren kaudimenaren "AA-" kalifikazioa, etorkizun egonkorrarekin
Fitchek onuragarritzat jo du Arabako Lurralde Historikoaren arriskuaren profila
‘Vitoria-Gasteiz’ sariek Naroa Zubillaga eta Irene Hurtado de Saratxo saritu dituzte haur- eta gazte-literaturako euskarazko itzulpen onenengatik
Izaskun Arrue Kulturguneak Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta hogeita bigarren edizioaren sari-banaketaren eta Adierazpen Instituzionala hartu ditu
EAEko 1.036.074 langile daude Gizarte Segurantzara afiliatuta, azaroan 4.404 gehitu ondoren
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 1. 036. 074 langabe daude Gizarte Segurantzara afiliatuta azaroa bukatu ondoren, hau da, urrian baino 4. 404 gehiago (+%0,43) eta 2024ko azaroan 13. 176 gehiago (+%1,29),…
Arabako Aldundiak 322.504 euro banatuko ditu 'Alea' eta 'Aiaraldea' hedabideen artean
Diru laguntzaren %70 justifikatu beharreko aurrerakin gisa ordainduko da
Usurbilek ahozko ondarea jaso eta hedatuko du
Arantzazu Aranburuk bildutako hitz eta esamoldeak gazteei helaraziko zazikie bideoen bitartez
Euskara lehen aldiz eta betidanik
Euskara pausoz pauso deskubritzen duen ikaslea eta beti etxetzat izan duen hiztuna. Paraleloan doazen bi istorio, hizkuntza bera, aldi berean, abiapuntua eta sorlekua izan daitekeela erakusteko