Gipuzkoa

Nork hanka sartu, hark ordaindu

Arduragabekeriak ez zaizkie merke aterako horien ekintzengatik Donostian erreskate bat eskatzen duten pertsonei, hain zuzen ere, 2022tik aurrera Udaletxeak kobratuko dituelako
Nork hanka sartu, hark ordaindu
Escuchar
01:12

Momentuz, Donostian ez dira erreskateak kobratzen nahiz eta arduragabekeria batengatik izan, baina 2022tik aurrerea Donostiako Udaletxearen helburua ordenantza bat garatzea da, zeinen bitartez ordainketa-tasa batzuk ezarriko diren aktuazioa egiten duenek ordaintzeko eta ez hiritar guztiek. Halaxe esplikatu du Gipuzkoako Kale Nagusian Martín Ibabek, Kirolako, Herri Segurtasunako eta Herri Babesako zinegotzi ordezkariak.

Ibabek argitu du istripuengatik egindako erreskateei ez zaiela ordainketa-tasak ezarriko eta adibideak jarri ditu saioan istripuak eta arduragabekeriak bereizteko. Zinegotziak adierazi du udaran horrelako gertakariak handitzen direla, bereziki, itsasoarekin zerikusia daukaten horiek, baina, ordenantzarik ez egoteagatik espero duela arduragabekeria gehiago ez egotea. 

2021-06-17T19:00:00+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo