Buscar
Reala

Igor Zubeldia: “Gero eta hobeto gaude”

Aurreko geldialditik taldeak gora egin duela uste du Zubeldiak
Igor Zubeldia ostegun honetako prentsaurrekoan. / REAL SOCIEDAD TWITTER
Igor Zubeldia ostegun honetako prentsaurrekoan. / REAL SOCIEDAD TWITTER

Igor Zubeldiak hobekuntza nabarmena nabari du taldearen jokoan, eta bere iritziz, "erasoko jokaldiak errematatzea" falta izan zaie puntu gehiago lortu ahal izateko.

Prentsaurrekoa

Atzelari txuri-urdinak euskara hutsean eskaini du atzoko prentsaurrekoa, eta argi eta garbi onartu zuen denboraldiaren hasiera ez dela ona izan; hala eta guztiz ere, taldeari aldaketa nabarmena ikusi omen dio azken asteotan.

Denboraldiaren "hasiera, ez da batere ona izan" aitortu du azkoitiarrak. "Baina lehen geldialditik bigarren geldialdi honetara taldea izugarri aldatu da. Jokoari dagokionean bestelako egoera batean gaude. Argi dago, emaitzak falta zaizkigu, baina lasai gaude. Ondo joka-tzen ari gara, eta horrela jarraituz gero, etorriko dira puntuak".

Golaren bila

Bere esanetan, jokaldiak ondo amaitzen asmatzea falta zaio taldeari, aukerak sortzen ari direlako eta aurkariaren areara maiz iristen ari direlako. "Jokoari dagokioneandinamika onean gaude, gol aukerak sortuz. Aurkariaren ate ingurura ondo iristen ari gara. Jokaldiak bukatu eta errematatzea falta zaigula iruditzen zait. Aurkariaren areara iritsi eta jokaldiak ez amai-tzeak baldintzatzen du une honetan daukagun puntu kopurua".

Fisikoki dagoeneko %100ean omen dagoen Zubeldiak esan duenez, oso eroso omen dago atzealdean duen taldekide berriarekin, Nayef Aguerd marokoarrarekin. Etorri berria taldean azkar egokitu dela esan du eta, "lehen egunetik erakutsi zuen maila handiko jokalaria dela". "Oso ondo uztartu da lehen egunetik. Partida dezente jokatu ditut berarekin eta oso eroso sentitu naiz; baina ez berarekin bakarrik, baita beste taldekideekin ere".

Eroso defentsan

Berriro azpimarratu zuen defentsako gainerako kideekin ere eroso sentitzen dela, baita "etorkizun oparoa duen" Jon Martin harrobiko jokalariarekin ere.

"Pixkanaka-pixkanaka ari da lehen taldean sartzen, nahiz eta oraindik oso gaztea izan eta demostra-tzeko asko duen", esan du jokalari gipuzkoarrak; zalantza izpirik gabe aipatu zuen, Jon Martin etorkizunean "jokalari handia" izango dela Realean.

Kopan Realari aurkari suertatu zaion Jove Español taldeari buruz ezer askorik ez dakiela aitortu du azkoitiarrak, "baina esan digutenaren arabera, aurreko denboraldian mailaz igotzeko zorian egon zen. Hasierako partida hauek ez dira batere errazak izaten. Hala ere, ilusio guztiarekin helduko diogu lehiaketa horri. Kopa irabaztea zer den badakigu eta ez gara batekin konformatzen, bigarrena nahi dugu".

Etiquetas
2024-10-11T08:25:49+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo