CAV

Haurrak euskararen biziraupenaren euskarri

Soziolinguistikako Klusterrak, UEMAk eta EHUko DREAM taldeak udalerri euskaldunetako haurren euskararen erabilera aztertu dute
Haurrak euskararen biziraupenaren euskarri
Escuchar
00:57

Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako zazpi herrietako haurren euskararen erabilera aztertu dute eta ondorioztatu dute euskararen egoerak ez duela atzerakada emango, baina, aldi berean diote baliabideak falta direla haurrek euskararekiko atxikimendua garatzeko.

Onda Vascan Eider Saragüetarekin, DREAM ikerketa taldeko kidea eta proiektu honen zuzendariarekin, hitz egin dugu. Saragüetak azaldu digu lotura handia dagoela herri guztietan, hain zuzen ere joera erdalduna dagoelako euskaldun inguruan eta alderantziz. Horiek horrela, haurren artean euskararen erabilera altua den arren, euskara hutsean egiten duten familiak geroz eta gutxiago dira

Bestaldek, gaztelaniaren erabilera nagusi den heinean, euskararen erabilerak behera egiten du eta, horrexegatik, ikasgeletatik kanpo sustatu behar da.

Identifikatu dituzten faktore horietatik ondorioztatu dute helduen praktika linguistikoak eragina duela haurren euskararen erabileran. Gainera, geroz eta hizkuntza gehiago hitz eginten dira etxeetan eta, horrenbestez, euskara bezalako hizkuntza txikitua are gehiago txikitzen da.

Egoera honetan, nahiz eta euskararen erabilera arriskuan ez egon, baliabideak behar dira herrietako euskalgintza berraktibatzeko. 

Etiquetas
2022-11-22T12:49:26+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo