Bizkaia

Durangoko Azokaren 56. edizioa ateak ireki ditu

Edizio honek 990 kultur nobedade eskainiko ditu

Gaur, Durangoko azokaren 56.edizioa martxan jarri da Durangoko Landako gunean. Aurtengo edizioa, gaurtik aurrera, abenduaren 8ra arte azoka irekita egongo da. Presentzialki bisitatu nahi baduzu azoka, aldez aurretik izena eman beharko duzu www.durangokoazoka.eus web orrialdean.

Azokan eskura egongo den kultur eskaintzari dagokionez, 733 liburu, 143 disko, 37 aldizkari eta 77 bestelakoak egongo dira. Kultur nobedade horiek, 213 erakus mahaien bitartez eskaintzen dira. Musika talde eta abeslari guztien artean, Bulego, Iheskide,Kai Nakai, Mconak, Bengo eta beste hainbeste, egongo dira azokan.

 

Literatura-eskaintza

Liburu guztien artean, Harkaitz Cano eta Iñaki Landaren "Kandelikara: Buñueli buruzko film baterako apunteak", Leire Bilbaoren "Barruko ahotsa", Iñaki Garciaren "Orozkoko errotari-harrobia", Maialen Alfaro eta Mayana Itoiz-ren "Itsaso zabalera" eta beste hainbeste liburu egongo dira. 

2021-12-03T12:55:36+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo