Gipuzkoa

Ander Querejetaren lanak iragarriko ditu Ordiziako Santa Ana jaiak

Lide Arcelusen lanak, berriz, jaietako programaren barnealdea apainduko du
Lide Arcelus eta Ander Querejeta Ordiziako lan sarituekin.
Lide Arcelus eta Ander Querejeta Ordiziako lan sarituekin. / Udala

Actualizado hace 2 minutos

Badute irudia aurtengo Ordiziako Santa Ana jaiek. Ander Querejeta Ayala beasaindarrak irabazi du kartel lehiaketako helduen kategoria, eta haren lanak jantziko du jaietako egitarauaren azala. Garaipenari esker, 500 euroko saria eskuratu du Querejetak.

Gazteen mailan, berriz, Lide Arcelus Mendizabal ordiziarrarena izan da lanik onena. Arcelusen obrak jaietako programaren barnealdea apainduko du, eta 100 euroko erosketa-txartela jaso du saritzat.

2026-06-30T16:08:52+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo