Gipuzkoa

Lazkaon ez dituzte pintada gehiago nahi

Espazio publikoak eta pribatuak garbitzeko eta zaharberritzeko gastua 15.000 euroak gainditu ditu
Lazkaon ez dituzte pintada gehiago nahi
Escuchar
00:57

Lazkao herri lasaia eta 6.000 pertsona inguruko lekua izan arren, bandalismoaren igoera sumatzen ari da bertan. Geroz eta pintada gehiago daude herriko kaleetan eta, horrenbestez, horiek garbitzeko ibertsioa ere handitu dute udaletxean, 15.000 euroko gastua gainditu da aurten.

Gipuzkoako Kale Nagusian Mikel Zalabalarekin hitz egin dugu, bera Lazkaoko Udaltzaingo burua da eta kontatu digu denbora luzean dabiltzatela pintadak eta grafitiak egiten dituztenen bila baina "pintadak identifikatu ditugun arren, momentuz ez ditugu autoreak identifikatu".

"Grafiti asko daude, paretetan, seinaletan ispiluetan eta, antza denez, autore bakoitzak bere gunea du" baina, udaltzaingoak ere onartu du, autoreak aldatu egiten direla eta geroz eta gehiago daudela.

Zabalarentzat okerrena da pertsona hauek ez dutela kontuan hartzen zernolako inbertsioa suposatzen duen pintada bat garbitzeak, "Lazkaon harrizko eraikin asko daude, material hori porotsua da eta oso zaila da margoa kentzea", horrenbestez, udalak garbiketetarako aurrekontua handitu behar izan du.

Udaltzaingoak horrelako jokabide eta ekintzak alde batera uzteko eskatu du; espazio publikoak zein pribatuak zaintzea eta errespetatzea, baita hiri-altzariak eta udal-ondarea ere.

2023-11-08T12:42:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo