Gipuzkoa

Partekatutako taxiaren zerbitzua irailaren 27an hasiko da Eskoriatzan

Herritarrekin batera garatutako proiektu-piloto honen bidez urruti bizi diren herritarren mugikortasuna hobetu nahi da
Partekatutako taxiaren zerbitzua irailaren 27an hasiko da Eskoriatzan
Escuchar
01:52

Landa eremuan mugikortasun inklusiboa sustatzeko helburuarekin duela urte batzuk lanean hasi ziren Eskoriatzan. Herritar batzuk baserrietan eta gune isolatuetan bizi dira, bereziki biztanle adinduak. Horiek ezin dira herrira jaitsi erosketak egiteko, batetik mendekotasunak dituztelako eta, bestetik, gidabaimenik ez dutelako edo bestela, ibilgailu pribatua hartzera behartuak daude.

Gipuzkoako Kale Nagusian Joserra Zubizarretarekin, Eskoriatzako alkatearekin, hitz egin dugu taxi partekatuaren proiektua aurkeztu baino lehen eta pozik agertu da, konfiantza baitu elkarlanean oinarritutako proiektu honetan. 

Hasieran, froga moduan, bi hilabetez egongo da abian taxi zerbitzua, emaitza horien arabera ikusiko dute konexio eta mugikortasun arazoak ekiditeko gai diren eta orduan, abenduan erabakiko dute zer nolako etorkizuna izango duen partekatutako taxia.

Momentuz, herritarrek hainbat geltoki eta joan-etorriko txartelaren prezioa bi eurokoa izango dela zehaztu dute. Zubizarretak, modu honetan, kotxe pribatuaren erabilera murriztea espero du eta zirkulazio-arriskua murriztu, errepide batzuetan hainbat instripu gertatu izan baitira ibilgailu pilaketak zirela eta.

2021-09-21T12:29:27+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo