Actualidad

Nafarroa Oinez martxan da!

Hau da Etxarri Aranatzek gaurkorako prestatuko egitarau berezia
Nafarroa Oinez 2023 (Etxarri-Aranatz) - Nafarroa osoan bai!

Andra Mari Ikastolak antolatuta, dagoeneko martxan da Nafarroa Oinez 2023. Eguraldi bikainarekin, ordu honetarako milaka dira Etxarri Aranatzera hurbildu diren euskalzaleak. 

Ibilbideak ia 3 kilómetro izango ditu eta hiru gune izango dira bidean zehar, herria inguratuz. 

Adin guztietako jendearentzat espazio eta jarduerak biltzen dituen programa zabala eskaintzen du egunak, Nafarroa Oinez bizitzeko milaka modu daudela ondo baitakite antolatzaileek. 

Ikastolako zuzendaria, Iñigo Orella Altzueta, zuzenean izan dugu egunaren nondik norakoak azaldu eta gako garrantzitsu batzuk emateko. 

Eta hurbildu ezin baduzu, Nafarroa Oinezeko diru laguntza bat egiteko pausoak ere azaltzen dizkizugu. 

2023-10-06T11:52:06+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo