Araba

Mahaikideak ekimena Gasteizko Lakua-Sansomendira itzuliko da bizilagunen arteko loturak indartu eta komunitatea sortzeko

Mahaikideak programa auzoko kolektiboen eta bizilagunen lanetik sortu zen 2022an
Mahaikideak ekimena Gasteizko Lakua-Sansomendira itzuliko da bizilagunen arteko loturak indartu eta komunitatea sortzeko.
Mahaikideak ekimena Gasteizko Lakua-Sansomendira itzuliko da bizilagunen arteko loturak indartu eta komunitatea sortzeko. / Utzitakoa

Actualizado hace 39 segundos

Gasteizko Lakua-Sansomendi auzoko sare komunitarioak Mahaikideak programari ekingo dio berriro azaroaren 8an, auzotarrek elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta lotura komunitarioak indartzeko topaguneak izan ditzaten.

Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, jatorri desberdinetako pertsonen arteko kulturarteko bazkariarekin hasiko da jardunaldia Lakuako gizarte etxean, 13:00etan, eta arratsaldean dantza saio batekin jarraituko du. Parte hartzea doakoa da, eta interesa duten guztientzat dago zabalik, lekuak bete arte. Parte hartzaile bakoitzak bere janaria eta baxera eraman beharko ditu.

Miren Fernandez de Landa Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotziak nabarmendu du Mahaikideak programaren helburua dela "elkar pixka bat gehiago ezagutzea, komunitatea sortzea eta batzen gaituen guztiarekin gozatzea da".

"Gizarte etxeak espazio komuna eskaintzen du, non auzoko bizilagunek, adin eta jatorri guztietakoek, elkartzeko, elkarrekin hitz egiteko eta kalitatezko denbora partekatzeko aukera izaten dute, adinarekin eta jatorriarekin lotutako aldeez haratago joanda", azaldu du.

Ekimena babesten duten kolektiboek (gizarte etxea, BIZAN, gazteentzako kaleko hezkuntza programa, Kaleartean auzo elkartea eta CPS Huetos) nabarmendu dutenez, "elkar ezagutzen badugu, elkar agurtu eta hitz egingo dugu auzoan elkar ikusten dugunean, komunitatea sortzea baita gure helburua".

Mahaikideak programa auzoko kolektiboen eta bizilagunen lanetik sortu zen 2022an, beste bi proiekturen ondorioz: Bizilagun eta zurrumurruen aurkako udal estrategia. Hortik sortu ziren Mahaikideak egitasmoko jarduerak, elkarrizketarako eta elkar ezagutzeko espazioak bultzatzeko.

2026-10-29T07:53:26+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo