Gipuzkoa

M8: Beste zaintza sistema bat!

Bilgune Feministak mobilizazioa antolatu du bihar arratsaldeko 18:30ean Antiguotik Donostiako Boulevardera
M8: Beste zaintza sistema bat!
Escuchar
00:18

Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da eta hainbat eragilek, publikoak eta pribatuak, mobilizazioak antolatu dituzte herri eta hirietan. Bilgune Feministak, adibidez, Donostian, mobilizazio bat antolatu du arratsaldeko 18:30ean. Antiguoko auzoko tunelean hasiko da eta amaiera Boulevardean izango da. Bidean, argi eta ozen entzungo dira aldarrikapen guztian, aurten, zaintzaren auziarekin lotuak, gehienbat. 

Aurten 'Beste Zaintza Sistema Bat' izango da leloa; zaintzen lana emakumeei egokitzen zaienaren sinesmena hautsi nahi dute Bilgunekoek argi gera dadin ez direla erantzule bakarrak. Gipuzkoako Kale Nagusian Paula Garcíarekin, Euskal Herriko Bilgune Feministako kidearekin hitz egin dugu eta berak salatu egin du Gipuzkoan, bereziki, erresidentzietan dauden arazoak.

Bestalde, Garcíak azpimarratu ditu egingo diren beste aldarri batzuk, horien artean, nagusiena indarkeria matxista.

2023-03-07T13:13:48+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo