Magazine
Magazine

Gipuzkoako Kale Nagusia

Con Maider Uriarte | OV
  • Lunes a Viernes de 12:00 a 13:00

Información y entretenimiento made in Gipuzkoa bajo la dirección de Maider Uriarte.

Contacta con el programa

Síguenos

Los podcast de GKN

M-28 Hauteskundeak | Maria Ubarretxena, EAJ/PNV alkategaia Arrasate: "Arrasate bere auzoak dira, zaindu ditugu, hobetu ditugu eta horrela jarraituko dugu"

Ubarretxenak herria hobetzen jarraitu nahi duela adierazi du eta horretarako prest dituzten proiektu estrategikoen berri eman digu
M-28 Hauteskundeak | Maria Ubarretxena, EAJ/PNV alkategaia Arrasate: "Arrasate bere auzoak dira, zaindu ditugu, hobetu ditugu eta horrela jarraituko dugu"
Escuchar
10:25

Maria Ubarretxena EAJ/PNVko alkategaia da Arrasateko udaletxean. Zortzi urte, bi legelaldi, daramatza alkate gisa herrian eta Arrasate hobetzen jarraitu nahi du. "Azkeneko legealdi hauetan herriak eraldaketa handia jasan du, onerako aldatu da eta auzoak hobetu dira" adierazi du Ubarretxenak Gipuzkoako Kale Nagusian.

Hautagaiak azpimarratu egin du auzoek egiten dutela herria eta, horrenbestez, horiek hobetzen jarraituko dutela. "Igogailu publikoekin hasi ginen, parke estaliak ere jarri genituen eta bidegorria handitu, ildo horretatik jarraituko dugu eta igogailu-sistema ezarriko dugu Gorostizan eta Santa Teresan, besteak beste".

Ubarretxenak mahai gainean jarri du kiroldegian egin beharreko hobekuntzak "Gipuzkoako kiroldegirik zaharrena da Arrasatekoa eta horregatik beste bi kiroldegi egingo dira, bat txikia eta bestea handia", proiektu horretarako plangintza eginda dagoela adierazi du Onda Vascako mikrofonoetan.

Bestalde, hautagaiak balioan jarri du bere lantaldea, hain zuzen ere, herrikideak direlako eta ondo ezagutzen dutelako, besteak beste, merkaratiza ehuna, zeina sustatu eta indartu nahi den.

Bukatzeko, egun alkatea denak argi esan du herrikideek haien esku dutela EAJ edo EH Bildu aukeratzea, baina gogoratu du, ere bai, kontrako alderdiak herrian ez egindako guztia eta, aldiz EAJk egindako guztia.

24/05/2023
En directo
Onda Vasca En Directo