KALAKAN talde euskaldunaren Jamixel Bereau eta Xan Errotabehere bi kideak gure estudioetan izan dira hasi berri duten ibilbide berriaren xehetasunak ezagutzeko.
Alde batetik, REMIX izeneko diskoa argitaratu dute, non, Miren Mey musikariarekin lankidetzan, beren abesti ezagunenen proposamen berria egiten diguten, elektronikaren doinuek KALAKANen musikan ohikoak diren instrumentuekin bat eginez eta zinemako konposaketetara gerturatuz.
Gainera, Ahotsez izeneko proiektuaz ere aritu gara. Ibilbide honi orain dela urte batzuk ekin bazioten ere, azken hilabeteotan eman diote bultzada Berçaitz anaiekin egin duten lanari esker, hitzari eta kantu herrikoiari protagonismoa emanez.