Actualizado hace 2 minutos
Santa Isabel jaietako lehen asteburua ospatu dute Zumarragan. Haurrentzako ekitaldiak eta kirola izan dira nagusi.
Larunbatean olinpiaden finalaurrekoa eta Gipuzkoako bigarren mailako aizkolari txapelketako kanporaketa jokatu ziren. Olinpiadetan, sei talde sailkatu dira finalera. Gizonezkoen eta talde mistoen kategorian, APV-Igartua Burdindegia, EMTF-Informa Energia eta RMF-Aitube Berri. Emakumezkoen kategorian, Zero Zero-Oleta Berri, LMIX-Loidi Galdaragin-tza eta Olinpi-hadak-Osane. Finala bihar jokatuko da, 18.30ean, plazan.
Aizkolari txapelketan Yulen Aranberri zumarragarra nagusitu zen. Julen Gabirondo eta Aratz Mugertza ere igandean 12.30ean Aiako Elkano auzoan jokatuko den finalera sailkatu ziren. Aian emakumezkoen ingude txapelketa ere jokatuko da. Txapelketa horretan Idoia Mendez zumarragarrak parte hartuko du.
Santa Isabel jaietako ekitaldiekin jarraituz, igandean Haurren Eguna ospatu zuten. Hasteko, alkateak alkate txikiari agintaritza eman zion eta alkate txikiak pregoia irakurri zuen. Aurten, Liam Nieves Gaitan izan da Zumarragako alkate txikia. Zinego-tziak, berriz, Marina Toledano Tejedor, Naia Carrasco Xena, Laia da Costa Calderon, Ainhoa Palencia Garcia, Enara Molledo Feliz, Alaia Azkune Elgarresta, Martin Santos Fariñas, Aratz Plazaola Zarandona, Derek Blazquez Alvar, Aroa Abigail Vargas Mendoza, Maddi Otaegi Aierbe eta Izei Goenaga Berakoetxea izan dira.
Pregoia irakurri ondoren, Irrintzi taldeko gaztetxoek dantza saioa egin zuten. Eguerdian ginkana egin zuten. Arratsaldean, haur danborradaren txanda izan zen. Ondoren, danborradako parte hartzaileek txokolatada egin zuten. Bukatzeko, DJ Mikeltxirekin dantza egin zuten.
Horretaz gain, bola eta toka txapelketak jokatu ziren eta saloi dantza erakustaldia egin zuten. Toka txapelketan lau kategoria izan ziren. 7-11 urtekoen artean Julen Pastrian nagusitu zen. Bigarren postuan Aitor Artolazabal sailkatu zen eta hirugarrenean Oier Otermin. 12-15 urtekoen artean Maier Artolazabal nagusitu zen. Bigarren postuan Walid Kaudia sailkatu zen eta hirugarrenean Beñat Otermin. Emakumezkoen kategorian Itsaso Artola nagusitu zen. Bigarren postuan Arantzazu Calvo sailkatu zen, hirugarrenean Itxaso Fraile eta laugarrenean Ane Rodriguez. Gizonezko onena Jose Antonio Calvo izan zen. Bigarren postuan Ino Ugarteburu sailkatu zen, hirugarrenean Antonio Amondarain eta laugarrenean Felix Maiz. Bola txapelketan, emakumezko onena Ane Etxebeste izan zen. Bigarren postuan Nekane Etxeberria sailkatu zen eta hirugarrenean Garbiñe Alustiza. Gizonezko onena Ibon Miner izan zen. Bigarren postuan Pedro Agirre sailkatu zen, hirugarrenean Juan Ramon Aramendi eta hirugarrenean Asier Berasategi.
Asteartean Pertsona Nagusien Eguna ospatuko dute. 11.00etatik 14.00etara eta 16.30etik 19.30era haur parkea izango da Zelai Arizti pilotalekuan eta txu-txu trenak herriko kaleak zeharkatuko ditu. Geltokia Elizkalen egongo da. 13.00etan adinekoek dantza eta musika ikuskizuna egingo dute Zelai Arizti aretoan, 14.30ean azokan bazkalduko dute eta ondoren dantzaldia izango dute.
17.30ean Zumarraga Hiria pilota txapelketako finalak jokatuko dira Beloki pilotalekuan, 18.00etan eraso sexisten aurrean sentsibilizatzeko kanpaina egingo dute plazan eta 18.30ean apar festa Zelai Arizti pilotalekuan.