CAV

Hurrengo Urratsa: Ondo pasatzea eta minbizia duten pertsonei laguntza eskaintzea

Bihotz Urdinak antolatu du Donostiako Aquariumean minbiziaren aurkako ekitaldi solidarioa
En la imagen. cola ante la taquilla del Aquarium
Hurrengo Urratsa: Ondo pasatzea eta minbizia duten pertsonei laguntza eskaintzea
Escuchar
01:13

Otsailaren 4an Minbiziaren nazioarteko eguna izango da eta Donostiako Aquariumean ekimen berezia prestatu dute Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako elkartearentzat dirua biltzeko. Bihotz Urdinak antolatu du Hurrengo Urratsa deritzon jaia. Arratsaldeko zazpietan hasiko da Aquariumeko Auditoriumean eta bertaratuko diren 170 pertsonek dantza eta magia ikusteaz gain, marrazoen artean afaltzeko aukera ere izango dute.

Gipuzkoako Kale Nagusian Xabier Lasagarekin hitz egin dugu, Aquariumeko Marketing saileko buruarekin, hark azaldu digu helburua ondo pasatzea dela eta minbizia duten pertsonak laguntzea, noski. Horrexegatik bilduko den diru guztia elkartera bideratuko da.

2023-01-31T12:50:56+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo