Araba

Giro eguzkitsua ostegunean

Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira
Informazio horretatik kanpoko irudia.
Informazio horretatik kanpoko irudia. / Josu Chavarri Erralde

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, otsailaren 20an, giroa eguzkitsua izango da, baina zeruan goi-hodeiak agertuko dira eta baliteke goi-hodei horiek ugariak izatea eta zerua lausotuta agertzea tarteka. Goizean Arabako zenbait tokitan lainoguneak eta behe-hodeiak agertu dira.

Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean kostaldean tarteka iparraldekoa. Tenperaturak berdintsu jarraituko du edo pixka bat igoko dira maximoak. Hiriburuetan, Baionan 10 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Bilbon 10 gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 17 gehienez eta Iruñean 5 gutxienez eta 17 gehienez.

Itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, arratsaldean ipar-osagaira aldatuko du 2-3koarekin, eta gauean berriro egingo du hegoaldera; itsaso kizkurra eragingo du, arratsaldean itsaskirriko guneekin.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 09:00etan eta 21:36an izango dira, eta itsasbehereak 02:56an eta 15:23an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

BALORAZIOA

"Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira Araba hegoaldeko zenbait lekutan. Zerua tarteka hodeitsu egongo da erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Hego-osagaiko haize ahula ibiliko da, bolada gogorrekin; bolada oso gogorrekin haizeguneetan, batez ere egunaren amaieran. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira, bereziki Araba hegoaldean".

2025-02-21T06:31:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo