Gipuzkoa

Gaur Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da

Landa eremuaren gaineko hausnarketa egiteko eguna da eta emakumeen papera aldarrikatzeko data
Baserritarras atendiendo a los clientes en Beasain. | FOTO: N.G.
Gaur Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da
Escuchar
03:53

Euskadi deskribatzen denean beti hitz egiten da landa eremuari buruz, gozatzeko eta erlaxatzeko gunea da hirietan bizi direnentzat eta, antza denez, askok pertsatzen dute ingurunea beti dagoela garbia eta zaindua. Baina zaintza hori landa eremuan bertan bizi direnek egiten dute, hortaz, gure imaginarioa ez da beti errealitatearekin bateratzen. Halaxe azaldu digu Gipuzkoako Kale Nagusian Leire Milikuak, Agroekologian eta genero berdintasunean adituak. 

Miliukak emakume nekazarien parte hartzearen egoera aztertu egin du eta azterketa horietatik eratorri du landa eremuko emakumeek karga gehiago dituztela, alde batetik zaintzak haiengan erortzen direlako eta, bestetik, landa eremuan zerbitzu gutxiago daudelako,

Bestetik kontatu digu, askotan landa eremua herrigune eta hiriguneetako ikuspegitik aztertzen dela eta, hortaz, interpretazioa ez duela bat egiten landa eremuan bizi diren emakumeekin. Horrexegatik ere hitz egin dugu Miriam Zaldiarekin, bere ahizparekin batera Soronea Baserrian egiten du lan. Berak beti izan du lotura lehen sektorearekin haren senideek baserrian egiten baitzuten lan baina duela hiru urte arte ez zuen baserrian ogibidea bilatu.

Soronea Baserrikoak argi dauka emakumeak beti izan direla garratzitsuak lehen sektorean eta horien papera aldarrikatzen du, baina, hala ere, onartzen du gazteak eta emakumeak ikustea oraindik egiten dela arraro.

Horrexegatik landa eremuko emakumeen paperaren berrikuspena eskatzen du Miliukak eta ardura soziala dela dio landa eremua eta bertan eragile diren emakumeak zaintzea,

 

2023-10-13T12:14:41+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo