Gipuzkoa

Ezagutu nahi duzu Irati filmaren jatorria?

Juan Luis Landak eta Joxean Muñozek berriz argitaratu dituzte Irati liburuak
Ezagutu nahi duzu Irati filmaren jatorria?
Escuchar
01:10

Paul Urkijok gerturatu du zinemaren bitartez Irati gazte basatiaren eta Eneko gudari baskoi gaztearen istorioa. Genero epiko-historiko-fantastikoko filmak, Iratik, jendartean harrera bikaina izan du eta orain, pelikularen oinarria izan ziren liburuak berriz argitaratu dira.

Juan Luis Landa ilustratzaile eta idazleak sortu zituen pertsonaia hauek, ia, duela 30 urte. Haren hiru pasioak uztartu zituen lehenego liburu horretan: Pirinioak, euskal mitologia eta Nafarroako Erresuma. Horrela, ametsa errealistate bihurtu zen eta Iratiko mundua ezagutara eman zen, Gaztelaniaz argitaratu zituen lehengo komikiak, hain zuzen ere, Bartzelonako argitaletxe batekin egin zituztelako. Eta Landaren lan bolumena handitu zenez, Joxean Muñoz gidoilaria batu zen abenturara,

Onda Vascako Gipuzkoako Kale Nagusia saioan Joxean Muñozekin hitz egiteko aukera izan dugu eta argi utzi nahi izan du gaur arkeztutako liburu horiek ez direla filmetan oinarritzen alderantziz dela, baizik. "Filmak eduki duen arrakasta dela eta Erein argitaletxearekin batera atera ditugu, berriz, liburuak, gaztelaniaz zeudenak euskaraz eta euskaraz zegoena gaztelaniaz".

1984. urtean hasitako bidaia grina eragiten jarraitzen du, eta, jada, daude eskuragarri Euskal Herriko liburu dendetan 4 atal hauek non Irati filmaren unibertso osoa ulertzeko aukera eskaintzen zaion irakurleari.

2023-05-10T12:27:29+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo