Gipuzkoa

Eusko Gudarostearen sorrera eta Gerra Zibilaren hasieraren 90. urteurrena gogoratzeko ekitaldia Azpeitian astelehenean

Kandido Sasetaren omenezko plaka eta ikurrina dauden gunean izango da, eta Pello Elorza Azpeitiko EAJren Uri Buru Batzarreko presidenteak eta Maria Eugenia Arrizabalaga Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak hartuko dute hitza
Kandido Sasetaren omenezko plaka eta ikurrina dauden gunean izango da ekitaldia.
Kandido Sasetaren omenezko plaka eta ikurrina dauden gunean izango da ekitaldia. / Iker Azurmendi

Actualizado hace 55 segundos

Datorren astelehenean, uztailaren 20an, 19.30ean, ekitaldi politikoa egingo dute Azpeitian, Eusko Gudarostearen sorrera oroitzeko.

Hitzordua Kandido Sasetaren omenezko plaka eta ikurrina dauden gunean izango da.

Azpeitko Udalaren udalbatza

Aurten 90 urte betetzen dira Gerra Zibila hasi zenetik, eta, aldi berean, egun berean Azpeitiko Udalak egin zuen udalbatza bereziaren 90. urteurrena ere gogoratuko dute ekitaldian.

Ekitaldiari ongietorriarekin emango diote hasiera, eta jarraian Iraia Bereziartua biolin-jotzaile azpeitiarrak Eusko Gudariak pieza interpretatuko du.

Ondoren, Pello Elorza Azpeitiko EAJren Uri Buru Batzarreko presidenteak eta Maria Eugenia Arrizabalaga Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak hartuko dute hitza.

Lore eskaintza

Hitzaldien ostean, lore-eskaintza egingo dute Eusko Gudarostearen sorrera gogoratzen duen plakaren aurrean.

Une horretan, Iraia Bereziartuak Gora ta Gora Euskadi ereserkia joko du biolinez.

Uranga jatetxea eta Arrupe zentroa

Ekitaldiari amaiera emateko, bertaratutako guztiak Urangan egingo den mokadu batera gonbidatu dituzte.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, euria eginez gero, ekitaldia Arrupe Zentroko arkupeetan egingo da.

UBBren hileko batzarra

Bestalde, datorren asteartean, hilak 21, Azpeitiko EAJ alderdiak hileroko batzarra burutuko du. Batzarra arratsaldeko 19.30tan izango da Batzokian.

2026-07-17T14:23:58+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo