Navarra

Erdizko proiektua erregistratu du Magnak

Foru Intereseko Inbertsioa izendatzeko eta Udalez Gaindiko Eragina duen Plana bezala tramitatzeko eskatu du
Erdizko proiektuaren kontra Elizondon egindako elkarretaratze bat.
Erdizko proiektuaren kontra Elizondon egindako elkarretaratze bat.

Magnesitas Navarrasek Baztango Udalera igorritako eskutitzean jakinarazi duenez, Erdizko magnesita proiektua Nafarroako Gobernuan erregistratu berri du, uztailaren 29an hain zuzen. Proiektua erregistratzearekin bat egitasmoa Foru Intereseko Inbertsioa izendatzeko eskaria egin du, baita egitasmoa Udalez Gaindiko Eragina duen Plana bezala tramitatzeko eskaria ere. Baztango Batzar Nagusiak eta Udalak herri galdeketa egiteko hautua eginagatik, multinazionalak lehenagotik erakutsitako asmoa gauzatu du, honenbertzez.

2022-08-05T19:14:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo