Gipuzkoa

EH Bilduk Euken Garmendia proposatu du Urnietako alkategai izateko

Garmendia 2023ko udal hauteskundeetan ere izan zen koalizioaren zerrendaburua
Euken Garmendia, EH Bilduko alkategaia. / N.G.

EH Bilduren Urnietako Mahai Politikoak Euken Garmendia Martinez proposatu du 2027ko udal hauteskundeetan koalizioaren alkategai izateko. Hauteskundeak maiatzaren 23an egingo dira, eta proposamena azaroaren 3an jakinarazi zuen tokiko Mahai Politikoak.

Koalizioaren udal egiturak Garmendiak orain arte EH Bilduren proiektuari egindako ekarpena nabarmendu du hautagaitza proposatzeko arrazoien artean. Izan ere, 2023ko udal hauteskundeetan ere bera izan zen zerrendaburua, eta EH Bilduk babes zabala lortu zuen udalerrian. Urtebete geroago, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, koalizioa lehen indarra izan zen Urnietan.

Mahai Politikoaren arabera, Garmendiak herria eta bertako eragileak ongi ezagutzen ditu, eta horrek EH Bilduren proiektua garatzeko aukera ematen dio. Halaber, herritarren beharrei eta kezkei erantzuteko proiektua koalizioarena dela defendatu du.

Tokiko Mahai Politikoaren iritziz, Garmendiak urteotan erakutsitako konpromisoak egiten du hautagai egokia Urnietan EH Bilduren proiektua gidatzeko.

05/11/2026