Verdadero o Falso

Datu pertsonalen babesa: Eguneko hitza

Pertsonen informazioa baimenik gabe erabiltzea eta zabaltzea saihesteko, haien pribatutasuna babesten duen eskubide eta neurrien multzoa
Una persona realiza gestiones bancarias con el ordenador
Una persona realiza gestiones bancarias con el ordenador / Magnific

Actualizado hace 10 minutos

Datu pertsonalen babesa pertsona identifikatu edo identifika daitekeen bati buruzko informazioa behar bezala biltzea, erabiltzea, gordetzea eta partekatzea arautzen duten eskubide eta neurrien multzoa da. Datu pertsonalak, besteak beste, izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia, nortasun-agiriaren zenbakia, kokapena eta Interneteko identifikatzaileak izan daitezke. Babes horren helburua informazio hori baimenik gabe erabiltzea, zabaltzea edo beste helburu batzuetarako baliatzea saihestea da.

Gaur egun, Interneten egiten ditugun jarduerek datu pertsonal ugari sortzen eta biltzen dituzte. Sare sozialetan argitaratzen ditugun argazkiek, erregistratzen garen webguneek eta erabiltzen ditugun aplikazioek guri buruzko informazioa jaso dezakete. Horregatik, Europar Batasunean eta Estatu espainiarran, datu pertsonalen tratamendua arautzen dute Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO) eta datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak.

Adibidez, aplikazio batek kokapen-datuak eskatzen badizkizu, komeni da baimena eman aurretik datu horiek zertarako behar dituen egiaztatzea. Era berean, sare sozial batean argazki bat argitaratzean, kontuan hartu behar duzu beste pertsona batzuen pribatutasunean ere eragina izan dezakeela.

Datu pertsonalak babesteko, garrantzitsua da partekatzen dugun informazioa mugatzea, aplikazioen pribatutasun-ezarpenak berrikustea eta pasahitz sendoak erabiltzea.

Datu pertsonalen babesa: Enpresek eta erakundeek pertsonen datuak behar bezala babesteko bete behar dituzten arau eta neurriak dira. Helburua da datuak baimenik gabe ez erabiltzea, ez partekatzea eta lapurreta edo filtrazio baten aurrean babestuta egotea.

KLIK EGIN AURRETIK PENTSATU. PARTEKATU BAINO AURRETIK EGIAZTATU.

Etiquetas
2026-10-27T16:35:24+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo