Gipuzkoa

Dantz Point ekimena larunbatean hasiko da Lasarte-Orian

Salmentan daude Dantz Jailadirako sarrerak
Dantz Point ekimena larunbatean hasiko da Lasarte-Orian
Escuchar
00:55

2019an jaio zen Dantz Point priektu kulturala, musika elektronikoa eta inguruko ondarea ustartzen dituen jaialdia eta, orduztik, Gipuzkoako mugetatik haratago hedatzeaz gain, 80 Dantz Point baino gehiago antolatu dituzte.

Bostgarren urtea da ekimena egiten dutela eta Lasarte-Oriako Okendo plazan emango diote aurten hasiera edizioari. Lasarte-Oriako epizentroan, historikoki herriarekin oso lotuta egon den Donostiako familia garrantzitsu baten omenezko izena darama plaza horrek. 1960an inauguratu zuten, eta, gaur egun, lasartearren topaleku, jolastoki, kontzentrazioetarako espazio eta jaien eta gainerako ospakizunen hasierako gunea da.

Ekimenak goizeko 16:30ean hasiko da DJ Masterclass batzuekin eta 18:00tik 00:00ra sei artista arituko dira plazan: Rubio B2B Paolo Solo, Furonia B2B Lila, Kapitaina eta Jonfer.

Hurrengo Dantz Point-ak:

Maiatzaren 11n izango da, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.

Ekainaren 22an, Eibarren.

Abuztuaren 31n, Errenteriako San Marko gotorlekuan.

Irailaren 21ean, Elgoibarko San Roke ermitan.

Ondoren etorriko dira Irun, Hondarribiko harresia, Deba eta beste zenbait espazio. 

Dantz 2024 Jaialdia

Dantz Jaialdiaren zortzigarren edizioa ere aurkeztu da gaur, uztailaren 15etik 20 ospatuko da Donostian eta «ametsak» gaiaren ingurukoa izango da. Donostia musika elektronikoaren hiriburu bihurtzea helburu duen jaialdi honek askotariko programazioa izango du, lurraldeko, Estatuko eta nazioarteko artisten presentziarekin.

Festibalaren ezaugarri guztiak ezagutzea falta den arren, Jokin Telleriak, Dantzeko Zuzendariak, Gipuzkoako hiriburua bisitatuko duten artista batzuen izenak aurreratu ditu Gipuzkoako Kale Nagusian: Apparat, Avalon Emerson, Call Super, Courtesy, Dekmantel Soundsystem, Dubos, Gela, Hunee, Ian Pooley, Javier Carballo, Kittin, Lamia Mari, Palms Trax, Pional, Sonhar, Topanga Kiddo, YX3 eta baieztatu gabe dauden beste artista batzuk.

Jailadiarekin batera hainbat jarduera kultural egingo dira hirian zehar: DJ setak, topaketa parte-hartzaileak, mahai inguruak, arte erakusketak, filmen proiekzioak, diskoen azoka, musika elektronikoko kontzertuak eta prestakuntza tailerrak.

Ostiralean, Miramongo anfiteatroa izango da agerleku nagusia, eta larunbatean, berriz, Illunbeko Donostia Arena. Ordutegiei dagokienez, Miramongo anfiteatroa 16:30ean irekiko da eta 01:00ean itxiko, eta Illunbeko eremua 16:30ean irekiko da eta 06:00etan itxiko.

Sarrerak gaur jarri dira salgai, jaialdiaren orrialde ofizialean. Bi eguneko bonuak (ostirala eta larunbata) 65 euro balio du (first early bird) eta ostiralean Miramongo anfiteatrora eta larunbatean Illunbeko Donostia Arenara sartzeko aukera ematen du. Eguneko sarrerek, aldiz, honako kostu hauek dituzte: 35 € gehi gastuak, ostiralean anfiteatroaren eremura sartzeko, eta 45 € gehi gastuak, larunbatean Illunbeko eremura sartzeko.

 

2024-04-11T11:42:32+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo