CAV

DANBORRADA 2023: Haurren Danborrada ospatuko da Azpeitian San Sebastian Egunean

Ilusioa eta poza dira nagusi azpeitiarren artean eta, bereziki, haurren artean bi urte eta gero normaltasuna berreskuratuko dutelako
DANBORRADA 2023: Haurren Danborrada ospatuko da Azpeitian San Sebastian Egunean
Escuchar
00:23

San Sebastian Eguna Azpeitian gehien ospatzen den jaia da. Herrikideek argi daukate adin guztietako pertsonak biltzen dituelako, herriko kaleetan zehar mugitzen direlako eta poza delako nagusi. Baina ilusioa kezkarekin nahastuta egon da orain arte ez zekitelako haurren danborrada San Sebastian Egunean ospatuko zen ala ez.

Horrexegatik gaur, eguerdian bildu egin dira Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Iraurgi Ikastetxeko, Karmelo Etxegarai Ikastolako, Itsasiko, Juan de Antxieta Musika Eskolako, ikastetxeetako guraso elkarteetako eta Azpeitiko Udaleko ordezkariak haurren danborrada noiz egin erabakitzeko. Eguraldiaren iragarpena aztertu dute eta erabaki egin dute, eta bihar, urtarrilak 20, eguerdirako eguraldiak hobera egingo duela ikusirik, ohi bezala, haurren danborrada San Sebastian Egunean egitea

Beraz, bihar, eguerdiko 12:30ean, etzungo dira neska eta mutilen danborrak herriko kaleetan zehar.

Gipuzkoako Kale Nagusian Aitor Cordobarekin hitz egin dute, Iraurgi Ikastetxeko zuzendariarekin, eta hark transmititu digo haurren griña eta jai egun honetan parte hartzeko gogoa. Guztira, 500 haur aterako dira desfilatzen duten hamar taldeetan eta, gainera, Haur Danborrada udaletxeko plazara heltzerakoan Juan Antxieta musika eskola omenduko dite haien 40. urteurrena dela eta.

2023-01-19T13:00:07+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo