Gipuzkoa

Behorbarrutiako Hagina Gipuzkoako irudia

ONCEko osteguneko kupoiak haginaren irudia edukiko dute
Behorbarrutiako Hagina Gipuzkoako irudia
Escuchar
00:19

Gipuzkoako armarriaren ikurra da hagina nahiz eta zuhaitz mota hori urria den arren Gipuzkoako basoetan, kondaira askoetan agertzen da eta egur berezi horrek hainbat erabilera izatea ahalbidetu du historian zehar. Gipuzkoako Foru Aldundiak, beste landare eta zuhaitzekin egin bezala babestuta dauka hagina.

Gipuzkoako Kale Nagusian Xabier Arruti, lurralde Oreka Berdeko diputatuarekin hitz egin dugu eta berak kontatu digu basoen babesa ezinbestekoa dela eta mendien zaintzan jarri du ikusmira. Bestetik, Arrutik goraipatu du Behorbarrutiako Hagina, "elegantea da, 3 metroko gerri-buelta du eta 14 metroko altuera".

Horerxegatik aukeratu du ONCEk, lurraldean duen garrantziakatik. Ale hau 1.335 hektareako Pagoetako Parke Naturalean ikus daiteke. Bertan dira pagadi azidofiloak gorostizko oihanpearekin eta mendi-belardiak, horrenbestez lortu du Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremu izendapena.

 

2024-01-15T13:27:08+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo