Gipuzkoa

BB Zirkularra, enpresen lehiakortasuna indartzeko

Beterri-Buruntza Mankomunitatearen eskutik, 15 enpresek doako zirkulartasun diagnostiko indibidualizatua eta ekintza plana egiteko aukera izango dute
Beterri-Buruntzako sei udalerrietako enpresei zuzenduta dago abian jarriko den ‘BB Zirkularra’ egitasmoa.
Beterri-Buruntzako sei udalerrietako enpresei zuzenduta dago abian jarriko den ‘BB Zirkularra’ egitasmoa. / N.G.

Actualizado hace 31 segundos

Lurraldeko enpresei ekonomia zirkularrak eskaintzen dituen aukerak identifikatzen eta beren lehiakortasuna indartzen lagun-tzeko helburuarekin, 'BB Zirkularra' egitasmoa jarri du martxan Beterri-Buruntza Mankomunitateak. Programaren baitan, 15 enpresek doako zirkulartasun-diagnostiko indibidualizatua eta hobekuntzak ezartzeko ekintza plana egiteko parada izango dute.

Ekonomia zirkularra ez da soilik ingurumen-inpaktua murrizteko tresna. Materialen kostuek, hornidura-kateen ziurgabetasunak eta merkatuaren eskakizun berriek baliabideak hobeto kudeatzeko beharra areagotu dute. Testuinguru horretan, 'BB Zirkularra' egitasmoak enpresei kostuak, lehiakortasuna eta merkatuan duten posizionamendua hobetzeko bideak aurkitzen lagunduko die.

Ekimen hau Beterri-Buruntzako sei udalerrietako enpresei zuzenduta dago: Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil. Bereziki industria-enpresetan eta industriari zerbitzuak ematen dizkiotenetan jartzen du arreta, zirkulartasuna beren jardueran integratzen eta hobekuntzak hautematen lagunduz.

Enpresaren egoera

Parte hartzen duen enpresa bakoitzarekin banakako lanketa egingo da, haren zirkulartasun-maila ebaluatzeko. Horretarako, materialen eta baliabideen erabilera, hondakinen kudeaketa, kostuak eta arriskuak aztertuko dira, baita bezeroen eta merkatuaren eskakizunak ere. Diagnostikoak enpresaren egoeraren ikuspegi egituratua eskainiko du, hobekuntzak egiteko lehentasunak zehaztu ahal izateko.

Azterketaren emaitzekin, enpresa bakoitzak ekintza plan praktikoa jasoko du, neurriak lehentasunen arabera antolatuta. Proposamen bakoitzak arduraduna, gauzatzeko epea, abiapuntua eta lortu nahi den xedea izango ditu, identifikatutako aukerak abian jartzeko bidea errazteko. Neurriek ahalegin ertaina edo handia eskatzen badute, horiek gauzatzeko finantzaketa eta dirulaguntza aukerak ere kontuan hartuko dira.

Programak, gainera, enpresei bezeroen eta merkatuaren eskakizun berriei aurrea hartzen lagunduko die. Horretarako, iraunkortasunari buruzko informazioarekin, ekodiseinuarekin, ontziekin eta bestelako arau- eta merkatu-baldintzekin lotutako alderdiak landuko dira, bakoitzaren egoeraren arabera.

Lankidetza sustatzea

BBanakako diagnostikoaz gain, BB Zirkularra ekimenak enpresen arteko lankidetza sustatuko du. Ildo horretan, azaroaren amaieran hiru mahai sektorial egingo dira: metal-mekanika eta makina-erremintaren ingurukoa; nekazaritzako elikagaien eta sagardoari buruzkoa; eta energia, logistika eta ontzien gainekoa.

Saio horietan, programan parte hartzen duten enpresek eta lurraldeko beste erakunde batzuek industria-sinbiosirako aukerak aztertuko dituzte. Besteak beste, azpiproduktuen aprobetxamenduaz, materialen eta baliabideen erabilera partekatuaz eta enpresen arteko beste sinergia batzuen identifikazioaz arituko dira. Lanketa kolektibo horren bidez, enpresa bakoitzaren jardueran hobekuntzak sustatzeaz gain, eskualdeko enpresa-sarean balioa sortzeko aukera berriak bilatuko dira.

Enpresen beharretara egokituta

Egitasmoa enpresen eguneroko jarduna kontuan hartuta diseinatu da, parte hartzeko behar den denbora eta ahalegina mugatuak izan daitezen. Enpresa bakoitzak sei eta zortzi ordu arteko dedikazioa beharko du guztira, eta saioek 90 minutuko iraupena izango dute gehienez. Ordutegiak enpresekin adostuko dira, eta lagun-tza teknikoak lanketarako beharrezko dokumentazioa prestatuko du.

BB Zirkularra ekimenean parte hartzeko edo informazio gehiago jasotzeko, Beterri-Buruntza Mankomunitateko Enpresa Sailarekin harremanetan jarri beharko da, enpresa@beterriburuntza.eus helbide elektronikoan edo 943 244 523 telefono zenbakian. n

2026-10-17T06:02:12+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo