Actualidad

"Batzutan komentarioak errazegi egiten dira eta modu ezegokian"

Andoni Aizpuruk 30 urte daramatza eguraldiaren partea ematen Euskal Telebistan eta hainbat hausnarketa konpartitu ditu gurekin

Pasa den astean, Klimaren Nazioarteko eguna ospatzen zenez, gaiaz sakon hitz egin genuen; gure etorkizunaz, hartu beharreko erabakietaz… eta gaur egun bizi dugun egoeraz.

Gaurkoan ere Onda Vascan gure eguraldia izan dugu hizpide, Aste Santua atejoka dugunean. Horretarako, ezin pertsona aproposagoa gonbidatu dugu asteburutako saiora.

Andoni Aizpuruk 30 urte daramatza Euskal Telebistan. Hainbat saiotan ikusi dugu urte hauetan guztietan, baina batez ere, azken hiru hamarkada hauetan gure eguraldi gizona izan da. Egindako bideaz aritu gara, bertan ikasitakoak konpartituz. Nola aldatu da gure eguraldia urte guzti hauetan? Orotariko hausnarketak utzi dizkigu Andonik, bizitzaz, bere lanaz eta etorkizunaz.

Tartetxo bat hartu eta bere hitzetaz gozatzeko gonbita luzatzen dizugu; ez zara damutuko.

2023-03-31T10:29:15+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo