CAV

Estitxu Mujika, Zaldibiko alkatea: "Lur jota dago herri osoa, baina ikerketak aurrera egin behar du"

Gas-isuriketa bat dela eta hil dira eta familiako aita Zumarragako Ospitalera eraman behar izan dute egoera larrian
Estitxu Mujika, Zaldibiko alkatea: "Lur jota dago herri osoa, baina ikerketak aurrera egin behar du"
Escuchar
07:33

Goizeko 6:20an jaso dute Sos Deiakoek gizon baten deia esanez zorabiatuta sentitzen zela eta haren emaztea eta semeak ez zutela erreakzionatzen.

Deia jaso eta gero, suhiltzaileak, anbulantziak eta Ertzainak bertaratu egin dira, baina berandu zen 25 urteko emakumearentzat eta 17 hilabeteko haren umearentzat, ezin izan baitituzte erranimatu. Aldiz, aita Zumarragako Ospitaleara eraman dute eta, momentu hauetan medikuen arreta jasotzen ari da.

Lehengo ikerketek diote korbono monoxidoa arnasteagatik hil direla ama eta haurra pisuan gertatutako gas isurketa bat dela eta. 

Gipuzkoako Kale Nagusian Estitxu Mujikarekin, Zaldibiako alkatearekin, hitz egin dute gertaturikoari buruz eta adierazi du, momentuz ikertzen ari direla. Orain gorpuen autopsia egin beharko dela eta, behin, gizona egonkortzean harekin hitz egingo dutela gertaturikoari buruz.

Bestalde, suhiltzaileen prozedura zein izan den azaldu digu. Lehengo urratsean jakin izan dute gas-isurketa ez dela eraikin osoan gertatutakoz erbait izan, baizik eta familia honen pisuan soilik. Baina hori da, momentuz argitasun bakarra.

2022-03-30T13:25:00+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo