Actualidad

Alaia Martinek sorpresa eman al dezake bihar?

Hona hemen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren gainean egin dugun atarikoa
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren azken edizioaren finala Barakaldoko BECen ospatu zen 14.000 ikuslerekin.
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren azken edizioaren finala Barakaldoko BECen ospatu zen 14.000 ikuslerekin.

Bost urtez itxaron behar izan dugu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren final berri bat bizitzeko. Azkenean iritsi da eguna eta bihar, lehen aldiz Navarra Arenan, txapela jarriko diote irabazleari. Maialen Lujanbiok berrituko al du garaikurra? Edo 2013an garaile izan zen Amets Arzallusek? Zortzi finalisten artean, beraiek dira irabaztea zer den dakiten bakarrak.

Azken hitzordu honetan lehen aldiz izango ditugu Joanes Illarregi, denetan gazteena, Nerea Ibarzabal eta Alaia Martin. Oiartzuarrak orain arteko saio guztiak irabazi ondoren, finalean gailentzeko faboritoen artean kokatu du Ander Aranburuk. 

Gai jartzaile taldeko kidea, berarekin egin dugu biharkoaren atarikoa. 

2022-12-30T08:33:10+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo