'Egarria' Zea Maysen estudioko hamaikagarren albuma plazaratu du plataforma digitaletan. Aiora Renteria abeslariak lan berri honen xehetasunak partekatu dizkigu eta azpimarratu du talde bilbotarrak musika sortzeko ilusioa eta grina bere horretan mantentzen dituela 28 urteko ibilbidearen ondoren.
Lanak Ingalaterra, Bilbo eta Tio Pete estudioan grabatutako zortzi abesti jasotzen ditu, sonoritate eta esperientzia desberdinak bilatzeko ibilbidea eskaintzen digutenak. Abestiz-abesti, emozio desberdinak eragin nahi dituzten bizipen pertsonaletatik sortutako errepertorioa deskubritzen dugu.
Plazaratzearen ondoren, taldeak doako kontzertu bat eskainiko du kalean, Bilboko Bizikidetza plazan eta Durangoko Azokan diskoak eta biniloak erosi ahalko dira.