Gipuzkoa

Zumalakarregi Museoko Elegante Egunak hamar urte betetzen ditu

Urteurrena dela eta ibilbedea luzatuko da eta jantzi berriak ikusiko dira
Zumalakarregi Museoko Elegante Egunak hamar urte betetzen ditu
Escuchar
01:37

Asteburuetan ohikoa baldin bada elegante jartzea gaur are gehiago, Ormaiztegin XIX. mendeko eleganteen bilkuraren 10. urteurrena ospatuko baita. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoaren esku geratu da beste behin antolakuntza lana eta Onda Vascako Gipuzkoako Kale Nagusian Cristina Álvarezekin hitz egin dugu, museoko komunikazio eta hezkuntza arduradunarekin, eta berak azaldu digu aurtengo edizioan berrikuntzak izango direla. 

"Alde batetik, Museoak antolatutako Jantzigintzako tailerretan sortutako jantzi berriak estreinatuko dira eta, beste aldetik, Eleganteen paseoan, Errenteriako Iraultza dantza taldeko zenbait kideek parte hartuko dute eta ibilbidea luzatuko da".

Horiek horrela, hauxe izango da programazioa: 

  • 12:30: Zumalakarregi Museotik hasita Paseo Elegantea Iraultza Dantza Taldearekin.

  • 14:30: Eleganteen Bazkaria Karpa

  • 17:00: Bingo herrikoia eliza atarian

  • 17:30: Txokolatea Bolatuekin
  • 18:00 Panpin ebakigarrien tailerra eliza atarian
  • 18:30: Jun da jo Txaranga (Zubipe, Hogarra, Arana, Usoa, Ziputz eta Plaza)
  • 23:00: Ikuskizun sorpresa eta kontzertuak (Deserrite, Emaion Erromerie, DJ O.G.A.)

 

2023-11-24T13:30:43+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo